Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zaldar (orobat zuldar g.er.) iz larruazal azpiko zelulak zoltzean sortzen den pikorta. ik erlakizten.

-Badirudi zaldar bat zuela lepoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 281. orr.

Larruazalean zaldarra izan eta, sendatu eta gero, [...].  Elizen arteko biblia   Lb 13,18

Zaldarrak sendatzeko edabe sinple bat egiten hasi ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 127. orr.

Halakoxe zarakar bat da hazka eginda ere zaldarretik odolari ateratzen uzten ez diona.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 62. orr.

Poesiaren lore urdinak zaldarrekin batera galdu zituen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 61. orr.

-Aurpegi-masaje txiki bat, jauna, zaldar horiek kentzeko, jauna? -murmurikatu zion bizarginak belarrira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 372. orr.

Zaldarraren gainean sortu den legena da.  Elizen arteko biblia   Lb 13,20

Zuldar zornetuak burutik oinetaraino!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 168. orr.

Orban gorri-horixkak nabari zaizkio, zaldar zornatsuen gisan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 19. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus