Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zaldale (orobat zaldare g.er. eta zaldari g.er.) iz abereen bazka, eskuarki lehorra. ik pentsu2.

Zaldalea eta ogalea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 24. orr.

Laneko abereen bizimodua adierazten du: goizeko bostetan zaldalea eman, seietan ura edanarazi, eta arre!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 24. orr.

Bazkarekin batera zaldale pittin bat jasoko du abereak lansaritzat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 24. orr.

Ardien artean zaldalea berdin banatua zela sinesten genuen, jale handiek txikiagoentzat partea uzten zutela, hots!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 88. orr.

Artoa zaldaririk hoberena da animalientzat eta ihiziek, izanikan ere basak, gauza ona zer den ezagutzen dute.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 87. orr.

Eliza dotore samarra, zaldalearen gordetegi bilakatua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 176. orr.

Bordaren barnera egin zien bultza, eta azao bana zaldale bota zien.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 216. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus