Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zaldain iz zubi estu era arina, eskuarki oinezkoentzakoa.
Patin gurpildunetan inguratu zen neska batek strip-teasea egin zuen uraren gaineko zaldain batean. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 53. orr.
Orain juzga dezake ea oinezkoen zaldain hau errege-bide bihurtzen lagundu nahiko lukeen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 283. orr.
Ivy izan zen zaldainean barrena lehorreratzen azkena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 100. orr.
Orgek, bizigarriz gainezka, egunero zeharkatzen zituzten lubakien gaineko zaldainak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 240. orr.