Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zalapartatu, zalaparta(tu), zalapartatzen da/du ad zalapartaz bete.
-Padraig hil zenean, mundua zalapartatu zen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 64. orr.
Barne patioa zalapartatzen zuten haur logaletuak nire begi paretik desfilatu ziren, banan-banan, beren guraso birika-handiekin batean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 347. orr.
Hegazti koloretsuek, ostera, ihes egiten dute eta gauez haien hegoek jainkoen oihanak bat-batean zalapartatzen dituzte. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 287. orr.