Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azkenean, txalo-zaparrada zalapartatsuari gaina hartuta, James Merivalek bere hitzaldiari hunkiturik berrekin zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 518. orr.
Virgilen ahotik ez zen bat-bateko oihu zalapartatsurik jalgi. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 124. orr.
Nafarroako Volkswageneko langileek manifestazio zalapartatsua egin zuten atzo. Berria - Ekonomia 2006-03-25
Ohartarazpenaren tximista txikitzaileaz eta trumoi zalapartatsuez bazterrak zipriztintzen ditu. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 80. orr.
Eskolako egun zalapartatsuak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 256. orr.
Errepide bero zalapartatsuan zehar. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 302. orr.
Mendi zintzur basak, errekasto zalapartatsuen pasabideak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 397. orr.
Ahaztu mundu zalapartatsu hau eta haren apeta liluragarriak oro. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 527. orr.
Hiri handi zalapartatsu bat zen hura, urrezko hauts hodei baten barruan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 58. orr.
Oraingoz liskar zalapartatsuak baretu dira. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 154. orr.
Eztabaida zalapartatsu bat hasi zen horren ondoren. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 73. orr.
Errusiar herriaren ohiko izaera etsipen otzana zen, amerikar herriarena urduritasun zalapartatsua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 370. orr.
Hantxe eserita aritzen ziren berriketan eta elkarri ahots goraz deika, iskanbila biziki alai eta zalapartatsuan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 262. orr.
Zuritasun agerikoa, zalapartatsua ia. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 196. orr.
Nire ustez, oso sistema zalapartatsua dugu: sari gehiegi, handinahikeria ere bai. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 269. orr.
Hain leialak eta zalapartatsuak diren zaleei. Berria - Kirola 2004-04-14
Eihera, normalean hain zalapartatsua, ia gogoz kontra hasi zen higitzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.
Normalean baino zalapartatsuagoa gertatu zen eguna herrian. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 45. orr.
Bi protagonisten arteko maitasunak aurrera egin ahala, negarra sentituagoa zen, baina baita zalapartatsuagoa ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 285. orr.
Urte horietan, Barojaren kazetari-lanak bereziki oldarkor eta zalapartatsuak izan ziren. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 8. orr.
Gabiraietako batek hegoei zalapartatsu eragin, eta hegaldi laburra egin zuen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 14. orr.
Hegoak zalapartatsu astintzen ari zen kaiolako barren kontra. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 18. orr.
Kotxezainak hankaz jotzen zuen kanpaia, zalapartatsu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.
Han agertu zen, ekaitzaren muin-muinetik baletor bezain zalapartatsu, Fructuoso bera. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 37. orr.
Lurra zapaldu orduko, armadura osoa zirtzildu zaio bat-batean, zalapartatsu, eta guda-jantziari eusten zion Herio agertu da, mutilak behar zuen tokian, zurbil eta itzaltsu. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 25. orr.