Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Balea-koipeaz betetako upelak deskargatzen ari ziren marinel zalapartari batzuk, biraoa hark eta zimikoa horrek. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.
Gizon txiki zalapartari bat sartu zen atetik, mukiei zurrupaka eta belarriak hotz-hotz eginda. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 179. orr.
Gure Neskato Alaia deitu izan genion beti, eta familiaren jostagarria izanez hazi zen Wood-tarren etxean, klown beti maltzur eta zalapartari bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 25. orr.
Izan ere, arin ibili ezean, eskola-ume multzo zalapartaria antolatzen zen ate nagusiaren aurrean, eta irtenaldiak dexente oztopatzen zituzten. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 128. orr.
Jerusalem, hiri zaratatsu eta zalapartari, hiri jostalari, zure hildakoak ez ditu ezpatak bota, ez dira gerran hil. Elizen arteko biblia Is 22,2
Ilunabar gardenetan nitaz trufatu nahi bide zuten mentzigu eta hartxori arinak, aldra zalapartaritan agertzen eta desagertzen ziren eta egurats barea gurutzatzen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 9. orr.
Neska-mutikoen oihu zalapartari eta bihurriek behartuta, berriro isildu ziren. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 84. orr.
Usoak nonahi, salto txiki zalapartariak eginez hurbiltzen zitzaizkidan nik zerbait ematea espero balute bezala. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 203. orr.
Ellenek nahi gabe ikusi ahal izan zituen bisaia iheskorrak, farolak eta nikelezko gurpil zalapartariak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 505. orr.
Harantzago helduen iluntasun ikaragarria, zalapartari eta dardarati, leihoetan gora eta atearen zirrikituetan hatzak sartuz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 500. orr.
Baziren ume batzuk goiko pisuan, zalapartari ibiltzen zirenak beti jolasean. Kalesa desagertu egin zen gero, su bizira botatako lastoa erre ohi den moduan: bat-batean eta zalapartari. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 206. orr.
Zazpi eta erdietan kanpai-hotsa hasi da berriro, ordubete lehenago bezain zalapartari. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 70. orr.
-Zalapartari daude; eta horrek eguraldiaren txartzea iragartzen duela pentsatzen dugu Bizkaian. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 68. orr.
-Oso zalapartari zeudek; Jexuxa batez ere. Txillardegi «Putzu», 1999 - 345. orr.