Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Luzaz jardun zuen han zalapartaka eta botekin lurra joz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 184. orr.
Txoriak zalapartaka ari ziren, zuhaitzetik zuhaitzera. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 103. orr.
Deiadarka, gaizki esaka, eta zalapartaka ibili zen harrezkero. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 71. orr.
Agirre zaharra hainbat hilabetez ostatukide ukan genuenok, zalapartaka hasi ginen zorionak emanez eta bibaka. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 253. orr.
Zaldi-kotxe bat zalapartaka kalean behera. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.
Gizonak garrasika ekin zion, eta zalapartaka alde egin zuen eta bi egun eman zituen etxetik kanpo. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 156. orr.
Emakumea ere oihu batean hasi zen, zalapartaka: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 134. orr.
Osaba Vernon sukaldera sartu zen zalapartaka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 23. orr.
Azken egun horietan bele asko ibili da hor zalapartaka. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 206. orr.
Berryko konde-ordeak alde egiteko deia berritu zuen, bitartean, etsipenez beterik, bihotza zalapartaka. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 147. orr.
Eta hankak lotuta zeuzkaten oilo batzuk hegal-zalapartaka ari ziren kaioletan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 136. orr.
zalapartaka ari ziren (3); zalapartaka astindu (3); zalapartaka eta (5); zalapartaka hasi (8)