Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argi guztiak piztuta, kantak, algarak, zalaparta... besterik ez zegoen etxeetan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 179. orr.
Zarata eta zalaparta horiek guztiek halako iratzartze bikain burrunbatsu baten xuxurla goxoaz betetzen zuten artean lokarturiko giro hura. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.
Protesta eta zalaparta askoren ondoren, Peter bere gelara joan zen azkenean. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 48. orr.
Isiltasun moduko bat izan zen zalapartaren erdian. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.
Atearen beste aldetik, bi zerbitzariak barruko zalapartari adi zeuden. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 57. orr.
Noizean behin zalapartak entzuten dira tanpez, eroriko baldar eta urrunen antzekoak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.
Lasaigarria izan zen astelehenean ikastetxeko zalaparta eta zirriparrara itzultzea. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 152. orr.
Zaldi-hotsa, soldaduen zalaparta eta segizio ugariaren zaratotsa entzun zen atean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 434. orr.
Zonbat zalaparta eta nolako makurrak! Zonbait mila auto erreak besteak beste! Herria 2005-11-17
Aurreko pagaditik bele baten zalaparta entzunik, atzera egin nahi izan du. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 144. orr.
Eskinosoen zalaparta besterik ez zuen entzuten orduan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 18. orr.
Entzun zalaparta mendietan: jendetza handia dirudi. Elizen arteko biblia Is 13,4
Ez zen errekan, ezta Urtzan ere, igerilarien zalapartarik sentitzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 330. orr.
-Gaurkoak zalaparta aterako dik, Pantxo, zalaparta! Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 59. orr.
Kaio-andana bat pasatu zen nire gainetik, gortzeko moduko zalaparta sortuz. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 166. orr.
Bere lana ongi egin eta iskanbila eta zalapartarik sortzen ez zuen jende burutsua. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 96. orr.
Hitzok sortutako zalapartaren ondoren, barkamena eskatu du. Berria - Euskal Herria 2006-01-20
Gauean, pattar botilak atera eta zalaparta hasten zenean, apaizetxera erretiratzen nintzen ni. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 163. orr.
Istiluaren zalaparta zabaldu da berehala giroan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 18. orr.
"Zalaparta baretu da behinik behin" pentsatu dut. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 138. orr.
Baionako Abokaten kontseiluak goraki salatzen ditu azaroaren 7an, demo-en auziaren karietara, auzitegian gertatu diren zalaparta. Herria 2002-11-21
Gudu-garrasiak izango dira eta ekaitz-egunean bezalako zalaparta. Elizen arteko biblia Am 1,14
Gaztez gainezka zeuden jada leihoak, sekulakoa zen zalaparta. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 126. orr.
-Hara, ikusi -esan zuen Terenciok- nolako zalaparta darabilten hor goian. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 51. orr.
Denontzako egongelan zalaparta gehiegi izaten da arratsaldeetan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 119. orr.
Ilunabarrean oheratzean, ordea, zarata eta zalaparta egiten zuen, bere oheratzeaz denak ohar zitezen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 342. orr.
Haizea bezain hutsala haren zalaparta. - 0. orr.
Kanpoko zalapartak jaikiarazi ninduen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 130. orr.
Eguzkirik gabe gelditu da ibai gaina, hegaztien zalapartak hartu du airea. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 123. orr.
Kaleko zalapartaren gainetik, trikitixarena bozgorailuetatik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 229. orr.
Eliza osoa arrabotsez eta zalapartaz bete zen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 68. orr.
Halako batean berealdiko tutu hotsa entzun, eta, zalapartaren zalapartaz, esnatu gara. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 237. orr.
Aferak zalaparta handia atera zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 410. orr.
Zalaparta handia ateratzen genuenean begiratu egiten ziguten, bai, baina ez kontu eske edo gaitzituta. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 53. orr.
Kristala zalaparta handiarekin hautsi zen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 100. orr.
Autoen zalaparta ikaragarriak zakar ekarri zuen Ruche jauna bere gizaldira. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.
Zalaparta ezohikoz, balaztei karraska eginaraziz, neure etxe pareko ezkaratzean gelditu zen. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 90. orr.
Zalaparta polita atera duk, bart ailegatzean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 294. orr.
1987ko urrian eman zuten BBCko programa, eta jakin-min eta zalaparta galanta sortu zituen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 202. orr.
Zalaparta politiko eta mediatiko nabarmena piztu zuen gertaera hark. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 72. orr.
Hiri guztia zalaparta hutsa zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 9. orr.
Kanpai-hots sekulakoa, jai giroko zalaparta alaian. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 70. orr.
Eskaileretan zalaparta burrunbatsuan gora eta behera ibiltzen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 230. orr.
Badira ibai karramarroak, zalaparta nahaspilatsuan, zamo bizkar-belzkarak, oihal mugikorrak diruditenak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.
Kalera irten, eta ibilgailuen ohiko zalaparta lagun dudala, Po ibaiaren ondoko Parco del Valentinora joan naiz egunkaria irakurtzera. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.
Aljerian, berriz ere gaitzeko zalapartak. Herria 2001-02-15
Beste asko hura imitatzen hasi ziren, eta egundoko zalaparta antolatu zen berehala. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.
Orduan sekulako zalaparta entzun zen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 90. orr.
Zeruko trumoiak aditzea ere galaraziko zuen bozkariozko zalaparta eta iskanbila sortu zen. Berria - Euskal Herria 2004-07-23
Oihu eta zalaparta ibili ziren gelaz gela. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 93. orr.
Danba, argi-lehertzea, zalaparta-hotsa. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 35. orr.
Zuk mututu duzu atzerritarren zalaparta-hotsa; lainoaren itzalak beroa bezala, hala ito dituzu jende ankerraren oihuak. Elizen arteko biblia Is 25,5
Haien tristura oso agerikoa zen kanpoan zegoen festa eta zalaparta giroaren aldean. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 220. orr.
Pauso zalaparta kanpoan, lapurrek ihes egin zuten. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 267. orr.
Zaldiaren inguruan zetozen bizpahiru beleen bat-bateko hego-zalapartak airea dardarazi zuen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 140. orr.
Horretan, non entzuten dudan txilin eta kolpe zalaparta bat. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 118. orr.
Gero etxe guztian barrena metal-zalaparta izugarria aditzen zen: aita kranpoi, iltze eta pioleten bila. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 12. orr.
Trumoi zalaparta baitirudi jende horren barreak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 377. orr.
Bezperako jai-zalapartak jota utzia zian, eta zurrungan eman zian gau guztia. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 38. orr.
Behitegiak, handiak badira ere, leku lasaia izan ohi dira, baina marru zalaparta nabarmena entzuten zen gu iritsi ginenean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 259. orr.
Ikara-zalaparta bukatua zen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 108. orr.
Nire bizitza osoan ez nuen sekula ikusi jendearen joan-etorri halakorik, ez nuen sekula aditu halako gizadi-zalapartarik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 115. orr.
Zalaparta batean, atea zabaltzea lortu zuten eta barrura sartu ziren. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 249. orr.
Zalaparta batean abiatu ginen denok eskaileretan gora goiko solairuan zer gertatu zen ikustera. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 113. orr.
Astakiloa azaldutakoan frantziarrak eta hoteleko beste kanpotar guztiek beren geletara jo zutela zalaparta batean zezen bat zetorkielakoan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 311. orr.
Etxera hurbildu ahala kaioletan diren txakurrak entzuten dituzte zalaparta batean. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 121. orr.
Steinitzen ondoko aulkian zegoen emakumea protestaka hasi eta beste aulki batera joan zen zalaparta batean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 78. orr.
Ikasle andana bat, banakako ilaran, Auzo Latindarreko kaleetan barrena, zalaparta batean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 217. orr.
Zuhaitzen parera iritsi baino lehentxeago hegaldatu zitzaien, aurrez aurre, zalaparta bizian. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 102. orr.
Zalaparta bizian altxatu zen gizona; mahai gainera billete bat bota, eta tabernatik irten zen, egunkaria eskuan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 260. orr.
Scabbers atera zuen, zalaparta bizian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 281. orr.
Lotan ez dagoena, zalaparta bizian eta kantari ari da, gureganako batere ardurarik gabe. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 195. orr.
Eliz teilatua ohiko elkarleku zuten usoak beldurrak airean ibiltzen ziren, saldo osoa hegaldatzen baitzen zalaparta bizian belatzak gerturatu orduko. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 54. orr.
· Gau-pasa egiten ari duk errege, topaka, parrandan jo eta su, dantza-zalaparta bizian. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 53. orr.
egundoko zalaparta (3); hainbesteko zalaparta (4); ikaragarrizko zalaparta (3); jendearen zalaparta (3); ohiko zalaparta (3); oihu eta zalaparta (3); sekulako zalaparta (8); sortutako zalaparta (3)
zalaparta aterako (3); zalaparta ateratzen (3); zalaparta bat (6); zalaparta batean (13); zalaparta bizian (12)
zalaparta egiten (3); zalaparta entzun (9); zalaparta eragin (5); zalaparta eragingo (3); zalaparta eta iskanbila (3); zalaparta galanta (3); zalaparta gutxiago (4); zalaparta handi (5); zalaparta handi samarra (3); zalaparta handia (44); zalaparta handia atera (4); zalaparta handia ateratzen (5); zalaparta handia eragin (6); zalaparta handia sortu (12); zalaparta handirik gabe (3); zalaparta handirik sortu (4); zalaparta handiz (6)
zalaparta ikaragarria (3); zalaparta izugarria (5); zalaparta sortu (10); zalaparta sortu zen (3); zalaparta sortuz (3); zalaparta sortzen (4); zarata eta zalaparta (6)
zalapartaren artean (3); zalapartaren erdian (13); zalapartaren gainetik (6); zalapartaren ondoren (3)
zalapartarik gabe (15)