Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maitatua sentitzea baino gura ez zuen haur izuti eta zalantzatsu baten zalapartak ziren haiek guztiak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 17. orr.
Jarraian beste galdera bat egin du, tonu zalantzatsu berean: [...]. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 130. orr.
Semea etorkizun zalantzatsu hartarik salbatzeko kementsu agertu zen gizon gaztea. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 27. orr.
Moldakaitz mugitzen zen [...] keinu tupusteko eta era berean zalantzatsu haiekin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 267. orr.
Iragarpen batek ezin zaitu utzi, duda-mudan, lehen baino zalantzatsuago. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 245. orr.
-Aizu, Edurne -esan nion, zalantzatsu. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 47. orr.
Hedabide errusiarrak zalantzatsu azaldu dira Kremlinak emandako bertsioarekin. Berria - Mundua 2004-08-27