Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zalantzati 1 izond zalantza adierazten duena.

David zalantzatia da, gure artista bezala -esan zuen Cesarrek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 154. orr.

Bere anaia ahula eta zalantzatia da erremediorik gabe, eta ez dut uste neuk ere inolako ondorerik eragingo niokeenik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 67. orr.

Idazle alferrak aupatzen, nartzisoak balakatzen, zalantzatiei segurantza ematen. "Ikusi dituzue inoiz altzairuzko bola erraldoi horiek, grua batetik zintzilik jarri eta etxeak botatzeko erabiltzen direnak?", esan die halako batean bere ingeles zalantzatian.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 136. orr.

Doinu berria zen hura, dardara pittin batekin, zalantzatia, ezohikoa, Idoiak ohituta nindukan adierazpen erabakitsu eta oldarkorren aldean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 198. orr.

Morse andreak abiada bizian eta urduritasunez erantzi zituen arropak, ohi zuen patxada zalantzatiaz arras bestela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 174. orr.

Mendiranzko martxari ekin zioten azkenik, zuzenean, ezkutatzeko asmorik gabe dagoeneko, nekea eta borondate zalantzatia gaindituz, aurrera eta aurrera egiteko ahalegin bakarrean tinko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 266. orr.

Itsu baten moduko ibilera zalantzatiarekin, bere gelara itzuli zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 64. orr.

Kapelari, berriz, urteen erasanari zor zion kutsu zalantzati eta adoregabea zerion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 228. orr.

Batzuetan egoskor eta burugogorra da, baina apetatsu eta zalantzatia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 75. orr.

2 (adizlagun gisa)

Stellak barre egin du zalantzati.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 117. orr.

Urduri eta, aldi berean, zalantzati zebilen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 22. orr.

Hausnarrean egon zen, zalantzati, ezbaian, erabaki bat hartu ezinik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 99. orr.

Honeyk zorroztu egiten ditu begiak, zalantzati eta aztoraturik aldi berean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 204. orr.

Zalantzati baina dagoeneko sendo, udako argia orriotako zirritutxoetan barrena iragazten zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 192. orr.

Istant batez zalantzati egon naiz, baina, azkenean, liburua hartu, sakelako telefonoa itzali, eta Beatrice eta bere txakurtxoaren bidetik abiatu naiz.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 147. orr.

-Zer galdera da hori? Zer muga? -galdetu zuen zalantzati.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 76. orr.

Nahiezik eta zalantzati, baina galdera edo kexarik gabe -ez al zeukan obeditzeko gaitasuna maila perfektuan? -joan egin zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 197. orr.

Besoekin lepoa inguratu zion eta, zalantzati, bizkarra laztandu zion samurki.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 75. orr.

Begi-niniek ezker aldera egiten zuten, eta gero eta zalantzatiago eta nahigabetuago zegoen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 202. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus