Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zalantzaldi iz zalantza egiten den aldia.
Aitonaren aita, alegia birraitona, gizon ausarta zen, adoretsua oso, zalantzaldietan beti aurrera jotzen zuena, arriskualdietan sekula ez atzera. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 84. orr.
Beste zalantzaldi baten ondoren, azkenean, katea askatu eta atea erdiraino zabaldu zuen emakumeak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.
Gezurretan ibiltzea alferrikakoa zela iritzita, halaxe ihardetsi zion Sarak, zalantzaldi baten ondoren: [...]. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 68. orr.
-Orain arte bai -esan zuen zalantzaldi baten ostean-. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 47. orr.