Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hasiera-hasieratik hau bezalako pertsonaia zalantzakorrarekin bizitzeko zailtasunari egin behar dio aurre. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 229. orr.
Eta hurbiltzen zitzaidan, begi lagunak eri zalantzakorraz ozkan jarriz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 108. orr.
Astiro eta nagiki mugitzen zen haren inguruan, urrats txiki eta zalantzakorrak eginez. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 29. orr.
Mentxuren begirada zalantzakorraz ohartuta, semearekin izandako buruz burukoa kontatu zion Santosek. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 68. orr.
Aho zabalik begiratu zuen nola edaten zuen, astiro, hurrupa zalantzakorrak eginez. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 158. orr.
Beldurrari aurre egiten dion bertute horietakoa da, eta ez zuhurtzia maxkala, bizitza ganorabako eta zalantzakorra eramateko gauza denak bakarrik jasan dezakeena. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 42. orr.
Auskalo nondik ekarritako blue-jeanak nahiz etorki zalantzakorreko motozikletak, beti izaten zuen esku artean dirutzen ahal zen zerbait. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.
Jarrera zalantzakorrenak EAJk eta Ipar Euskal Herriko PSk izan dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-11-13
Jendeen arteko batasun zalantzakorra hormarik horma orekatuko zukeen akuilua altxatu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 169. orr.
Magazineko emazte adindua bortxatzen zuelako lurretik lau metrotan zeuden ataletaraino igotzera, zurubi zalantzakorrak erabiliz, bere zango meheekin, zain odoluriak agerian, daldaraka. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 57. orr.
Segidan, zalantzakor eta ikaratu antzean, kalea ikusmiratu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 262. orr.
-Ziur al zaude? -galdetu zuen Fogarty jaunak zalantzakor-. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 251. orr.
Emakumea pittin bat zalantzakor zegoen, hazka zebilen gonan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 129. orr.
Buruhauste haiekin guztiekin zalantzakor ibili zen denboraldi batez. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 176. orr.
Behatzailearen karotida ebakitik lehenengo odol turrustak ihes egiten duenerako, eskuineko motorraren kapotetik, oraindik zalantzakor, sutegiko lehenengo su lama filtratzen denerako. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 63. orr.