Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskaltzaindiak lan handia egin du maila honetan, eta lan hori egin ahal izan du, besteak beste, gizartean onarpen zalantzagabea izan duelako. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 123. orr.
Emakumeen artean zeukan arrakasta zalantzagabe hark zirikatuta-edo, sarritan pizten ziren Hankapaloren edertasunari buruzko eztabaidak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 88. orr.
Aldaketa zalantzagabe eta begibistakoari aurre egin ezin zaion arte. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 74. orr.
Gero eta zailago bilakatzen ari da begirune sistematiko eta zalantzagabe bat gordetzea izadiaren baitan gertatzen diren prozesuei. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 149. orr.
Lerroa ezin zuzenago luzatzen zen tarte batez; gero [...] kurbatzen hasten zen, perfekzio geometriko osoa ageri zuen trazadura zalantzagabean. «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.
Operazioa konplexua zen une askotan [...] baina mugimendua zalantzagabea zen, trabatu gabea, eta berez zihoan bere martxan, sindromearen inolako zantzurik gabe denbora guztian. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 107. orr.
Ez baitakit nik, bada, gauzak bai orduan eta bai orain hain zalantza gabeak diren. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 35. orr.