Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esaldi terrible bat entzun ahal izan genuen orduan, kirolari haren patuari buruz zalantzabiderik uzten ez zuena. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 22. orr.
Irlandak idolatratu egiten zuen Kilpatrick; haren doilorkeriaren susmorik apurrenak ere zalantzabidean jar zezakeen matxinada; Nolan-en planak traidorearen hilkintza aberriaren askapenerako tresna bihurtu zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 100. orr.
Ez bedi, bada, zalantza biderik, ez inorengan dudarik sor Jainkoaren betiko ontasunaren dohain honetaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 427. orr.
Finean, zalantzabiderik gabea dirudi izar gartsu eta sumin bat agertu zela teilatuaren hirukian gaindi, izpi kedartsu, bihurri, gaizki korapilatuz egina, eta haur jaio berriak ukabila erakutsi ziola sabai-leiho batetik, izarrak haurraren gainera astintzen zituelarik suzko bere kiribil itxuragabeak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.