Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zakutxo (orobat zakutto 1 iz zaku txikia.

Halaber erakusten zituzten saltzeko zituzten ardi larruzko xamarrak, abarkak, makilak, abere joareak, tabako zakutxoak, ganibetak, [...].  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 101. orr.

Sirok eta Petroniok txandaka eraman zuten beren pildak eta beren denarioak zeuzkan larruzko zakutxoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 66. orr.

Txanponez txanpon dirua bildu eta komodako kaxoietan ezkutaturiko ehun latzezko zakutxoetan sartzen duten andre lurjabe txiki horietakoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.

Prokuradoreak arrantzaleei so egin zien, eta sosez bete zakutxo bat atera zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 222. orr.

Normalean kondoi izena ematen zaio zakutxo honi.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 43. orr.

Ez dakit nora eraman gintuzten, zakutxo bat jarri baitziguten burutik behera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 433. orr.

Nik ordezko jantzi hauek hartu ditut garbitegitik -esan zien Hermionek, zakutxo txiki bat erakutsiz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 182. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Trukean beti jasotzen zuen zerbait, hirugiharra, irin zakutxoa edo oiloa, zer edo zer.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 49. orr.

Elektrikari jantziak eta leherkari zakutxoak.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 31. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus