Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sua egiterik ez genuenez, oso goiz zakuratu ginen, ilundu orduko, bizkar-zorroan genuenetik zerbait jan eta zahatoan geratzen zen ardo hondarra edan ondoren. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 112. orr.
Zakuan sartu aurretik, katutxoek bizkarra igurzten zuten Joxe Mariren hanken kontra, amultsuki, erabat fidakor, eta ez zioten ihes egiten zakuratzerakoan ere. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 90. orr.
· Heroe lapurren batek galasi guziak bere zakuratu, dama lirainen batek gizandiak umetu, txingurri urdinen batek Euskal Herri osoa salbatu... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 234. orr.
Etorri ziren normandiarrak, eta arpilatu eta zakuratu, batez ere apaiz eta monakoei esetsi zieten, abadiak bilatu zituzten, leku erlijiosoren bat non aurkituko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 321. orr.
Baina Erromako herria bera, afrikarrekin eta asiakoekin hasi eta mazedoniarrekin eta akeoekin jarraituz, ia lurbira osoa birrindu eta zakuratu zuena, zer-nolako basaberea zen? Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 29. orr.