Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizikletaz egiten zituen bidaiak, eta joanaldi bakoitzean, zakukada handi batekin edo birekin itzultzen zen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 104. orr.
Gelatxok zakukada bat partitura izango du etxean. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 37. orr.
Zakukada batzuk hondakin etxetik atera eta iturri ondoko edukiontzira eraman eta gero. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 8. orr.
Renfeko trenbidea igaro eta metalez betetako zakukada pisutsu bat lepoan hartuta N-1 errepidea zeharkatu. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 40. orr.
Handik aldegin zuen tximistak, zakukada hartuta han zen bueltan berehala. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 88. orr.
Begiratzera joan eta zakukada baba zuri aurkitu zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 334. orr.
Zakukada oliba jateko prest ni. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 62. orr.
Erantzun gisa galarrotsa besterik ez du jasoko, zakukada katurekin batera. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 177. orr.
Zakukada arroza gelan ipini zuen, eta ikatza kanpoan babesean, sukaldeko atearen aurrean. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 23. orr.
Har itzazu zakukada bat gari xigortu eta hamar ogi hauek. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 48. orr.
Burdinazko hesiaren kontrako kolpea eta zerutik eroritako porlan-zakukada batena bezalako hotsa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.
Hondakin zakukadak handik kentzeko. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 8. orr.
Orain ontzi batzuk erreberrituz, orain ezkur zakukada bat ostuz, orain Portugalgo mugan kontrabando pixka bat eginez. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 66. orr.
Diru zakukada ederra emango dizute, eroslerik agertzen bada behintzat, Damian. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 68. orr.