Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zakuka adlag zakua neurri hartuz.
Datorren udatzenean, antxumeloak (basakaranak) ez baina epuru pinportak bilduko dituk zakuka, eta jinebraz beteko hiru kupel. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 275. orr.
Bazter guztiak lirio-lorez bitxiro betetzetik hasi zen kontua; petalo zeru-urdin fin, patata frijitu ñimiño batzuen tankeran siku eta hauskorrak zakuka. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 161. orr.
Salgaiak biltegira sartu eta zuzenean saltzen zizkieten txikizkariei, norberaren ahalbideen arabera baina betiere kaxa, zaku edo fardelka. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 56. orr.