Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez, ez nuen neure burua ikusten zaku bat ikatzez bete, bizkarrean hartu eta hiriaren beste muturrera eramaten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 224. orr.
Agudo-agudo jaitsi zituzten zakuak lurrera, nork berea, eta ireki egin zituzten. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 124. orr.
Zaku bat bete orduko, bi gizonen artean hartzen zuten eta baskulan pizatzen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 99. orr.
Zaku hark hotzetik eta euritik babesten zituen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 176. orr.
Segidan, ikatza zakutan sartu eta zakuetan hogeita bosna kilo zegoela begiratu behar nuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 219. orr.
Zaku batzuen gainean jesarri zen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 95. orr.
Ura sartu zen zakuetan eta irina alferrik galdu zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 42. orr.
Agureak urrea zakuetan sartzen lagundu zion eta, badaezpada ere, zaku bakoitzaren gainean olibak ipintzen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 148. orr.
Hirurehun bat kilo zilar utzi nituen, zaku batzuetan gordeta, bahi gisa, Gabael zeritzan gizon baten etxean. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 104. orr.
Gorpuak zakuetan bildu eta herri erditik igarotzen den ubidera jaurti zituzten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 67. orr.
-Nahi baduzu nik eremanen dizut zakua -proposatu zion Joanesek. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 20. orr.
Ukabilkadak ematen sabaitik zintzilika jarri nuen hareaz betetako zakuari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 24. orr.
Trapu zaharrez jantzirik ziren eta armak zein zakuan metatu puskak zamatzen zitzaizkien soin gainean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 235. orr.
Zakua burutik behera sartu, eskuak lotu eta hesi atzera eraman besterik ez nian egin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 289. orr.
Gero, zakurra zakura sartu zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 167. orr.
Norbaitek, auskalo noiz, gizon bat garbitu dik, sartu dik zaku batean eta zakua ibaira bota gero. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 318. orr.
Zakuen jostura batzuk askatu egin dira, pisuagatik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 74. orr.
Zakuzko jantzia eta zakuz estaliriko larruzko txanoa zeramatzan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 537. orr.
-Egurra hor dago, eta zuek ekarri lo egiteko zaku eta hemengo ohe estalkiekin aski izanen duzue. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 113. orr.
ik beherago 15. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Zakulariek 80 kiloko zakuarekin jardungo dute, eta Mutrikuko hiru talde lehiatuko dira; haiek irabazi zuten iaz. Berria - Kirola 2004-07-31
Puskak, arropak, aldizkariak zaku plastikoetan zerratu zizkioten. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 72. orr.
Kalamu-zuntzaz egindako zaku normal-normalak ziren. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 222. orr.
Hilabete batzuk geroago, airekotik jaitsi zen New Yorken, txapela kaskoan eta puskilaz bete zaku txikia ahurrean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 31. orr.
Boxeo entrenamenduetarako erabili ohi ziren bi zaku erraldoi, hareaz beteta dauden horietakoak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 66. orr.
Bizkarra euritik babesteko zaku zahar ireki bat burutik behera botea. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 114. orr.
Tentuz ibili, zaku huts guztiekin itzuli behar duk. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 222. orr.
Zaku bete-betea urratu eta gero aleari eutsi nahi balio bezala. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 95. orr.
Gero, horman zegoen kako batean eta oholesiko beste batean eseki zuen zaku uztaiduna. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 226. orr.
Tabakoa postako zakuetan ekartzen zuten. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 63. orr.
Joanesek ogi zatiak bizkarreko zakuan sartu eta urruntzekotan ziren mementoan, SS batek oihu bat bota zuen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 168. orr.
ik beherago 11. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Orduan erabaki ninan soinekoa behintzat edukiko nuela, laneko zaku zaharra izan gabe. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 92. orr.
Bizkarra eta burua babesteko jarri duen arpillerazko zakuak ia aurpegiaren erdia estaltzen dio mutilari. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 39. orr.
Erabat zuritu zaizkie jutezko zakuak eta eskuak. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 40. orr.
Ordubete doi-doia geratzen baitzait gerrian daramadan kalamuzko zakua lanpernez betetzeko, atzera itsasgora hasi baino lehen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 120. orr.
Plastikozko zaku beltz batean ezkutatu nuen eguzki lorea. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 89. orr.
Oinarria egurrezkoa da, gainean lastoa, eta horren gainean zaku-oihala. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 152. orr.
Urteko zergaren dirua eramaten huen zaku-oihalezko galtzetan josirik edo boten barruan sarturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 202. orr.
Zaku puska bategaz biltzen dut. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 141. orr.
Makurtu eta mahats-aizturrez ebaki zuen zaku-ahoa ixten zuen burdinaria. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 318. orr.
Motore urrina zerien zaku meta gurintsuetan pausatzen zuten Rafa, lo egin zezan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 201. orr.
Lokotxak, txingak, zaku joko, toka, trontza, soka-tira. Herria 2004-03-25
Eta zaku-karrerarekin eta eltzetxoak apurtzeko jokoan ere dibertitu zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 297. orr.
Taldekako zaku lasterketan, iazkoaren mendekua eman zion Beskoitzek (1: 31) Ñapurrak taldeari. Berria - Kirola 2004-07-27
Zelaian denbora pasa eta jolasak ere ez zituzten eskas: txistulariak, zaku karrerak, abeslari eta dantzari saioak, bertsolariak... Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 55. orr.
· Jendea mukuru pilatua, zaku patatak balira bezala. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 44. orr.
Intertestualitatea deitzen zaion lapur-zaku hondorik gabea. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 32. orr.
Den-dena lepo-zaku umil batean batuta. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 28. orr.
Lubisek pentsu-zaku bat zeukan bularraren parean bi besoekin hartuta. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 126. orr.
Egoskari zakuak armairu-atearen atzean dagoen korridorean zeuden gakoetatik eskegita. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 74. orr.
Neure hornigai-zakua aurkitu diat zoruan botatako zapi batzuen artean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 235. orr.
Hautsez estalitako olio-bidoien eta azukre- eta te-zakuen artean. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 21. orr.
Ogi zaku higatuak zeramatzaten soinean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 9. orr.
Ni azokara nentorren, astelehenero bezala, irin-zakuak hartu eta irina erostera. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 150. orr.
-Jakesen emazteak zahi-zaku antza erabiltzen xitu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 67. orr.
Besapean zerbait zeramala lur-zaku batean bilduta. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 185. orr.
Ez zuen batere arazorik izan boxeo zakuak maileguan hartzeko. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 166. orr.
Pasaiako klubeko kide batekin punching zakuak ekartzera etorri ninduan atzo. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 64. orr.
Patata zakuen tamainako ukabilak zituen mutila. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 102. orr.
Kamioi batetik lurrera botatako porlan-zaku batena bezalako hotsa etorri zait leihotik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 244. orr.
Ez nolanahiko gatazkak, gainera, ikastolak publiko bihurtzearen alde atera zen jendea, holakoetan sistematikoki gertatzen denez, antieuskaldunen zakuan sartzen ahalegindu baitziren. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 134. orr.
Arreta bereziko gaien zakuan «autogobernuari» buruz Legebiltzarrera iritsi diren ekimenak sartu zituen Sanzek. Berria - Euskal Herria 2004-09-17
Zaku handi horren barruan sartzen dira XVI. eta XVIII. mende bitarteko lan asko. Gure musika estiloa ezin dugu sartu zaku bakarrean. Berria - Kultura 2004-12-30
-Ezkondu eta handik bi urtera -esan zuen Anshelek-, zaku zahar bat izango da. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 190. orr.
Besteak beste, Fonetika Historikoaren lanak ahanzturaren zakuan galdu dira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 140. orr.
Gainezka bainuen ilusioaren zakua, gainezka halaber erantzukizun eta egin beharrekoen zerrenda. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 104. orr.
Gauaren zaku iluna hotsez eta zarataz betetzen joan zen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 179. orr.
Ingoren heriotza eta aitarekin ezkondu izana sartzen nituen nik, denak batera, arranguraren zakuan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 60. orr.
Efemerideen zakura bota ditugun hainbat datu klimatologiko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 268. orr.
-Nori? -ezusteen zakua mukuru betetzen ari zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 337. orr.
Gizaseme ele-zaku horietako bat eseri zitzaidan ondoan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 294. orr.
Potzoloren menpeko polizia gihar-zakuak [...] utzitako oroigarria. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.
Zer eta legearen zerbitzari leial baten hitza, noren eta kazetari zabor-zaku batenaren aurka. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 278. orr.
Zer egin zezakeen agure gorotz-zaku hark? Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 105. orr.
Zoruko zikinkeriaz kexatzen zara, koipe-zaku hori, baina nitaz ez zara batere kezkatzen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 47. orr.
Orduan bai, orduan ederki isildu zen hezur-zaku madarikatu hura, igerian batere ez zekien eta. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 175. orr.
-Jakin daiteke non sartzen haizen, kaka-zaku hori? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 151. orr.
Azken urteotan ondra handienaz ohoratu diagu Olentzero mozkorra, ume-jalea, ikazkin aldrebesa, baba-zaku tripandia. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 293. orr.
Ondo egongo litzateke ile-zaku ergel handi horrek bakean utziko balu! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 185. orr.
Ikazkina bezalako birao-zaku desatsegin baten esku. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 225. orr.
Egunero, hamabi zaku irin. - 0. orr.
Lino Etxaburu, lau konejo; Gregorio Erroteta, lau zaku patata. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 97. orr.
Hamar kiloko bi zaku pentsu husten dituzte. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 112. orr.
Ximurrak eta Charlyk jatetxetik beretik eraman ninduten, herrestan, zaku bat patata bezala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.
Esku batean zaku bete arrautza zekarren. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 178. orr.
Zaku bete denario bildu zuen eskean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 78. orr.
Belaskok zaku bete fruta dauka. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 76. orr.
Gau batean zakua bete harri joan zuan fabrika kanpora eta, klinki, klanka, kristal guztiak txikitu zizkian. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 117. orr.
Zakuak bete perretxiko, sendabelarrak eta beste landare batzuk ekartzen zituen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 85. orr.
Amak artean zakua ireki eta bere puskak semeak seinalatu armairu batean pausatu zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.
Beilatokietan, beilari guzien zakuak miatuak izanen dira, eta nortasun ageriak erakutsi beharko dira. Herria 2004-07-29
Oporretan zakua bizkarrera hupatzen zuen eta, haurtzaroko urteetan bezala, bidez bide abiatzen zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 299. orr.
-Zuen zakuak Hong-Kongeko aireporturaino erregistratzen... eeee... ditut? Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 32. orr.
Bakoitzak bere zakua prestatzen du, soinekoak apailatzen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 111. orr.
Seguruenik Ortesera itzuliko naiz, lerro bat irakurri gabe, eta zakuaren sakelatik aterako ditut bi liburu berri berriak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 106. orr.
Etapa batzu lau orenetakoak ziren, bertze batzu haatik berdin hamar orenetakoak, 12-15 kiloko zakua bizkarrean, 5500 metretako goratasunetik pasatuz, haize hotz ikaragarri batekin, tokika horma eta elurretan gaindi. Herria 2004-02-05
Goizaldera, greba ez egitea erabaki zuten langileek bidea zulatu zuten sarrerako giza-zutoinen eta fabrikan berean loak hartzeko hedatu ziren zaku eta matalaza arinen artetik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 208. orr.
Hotzak atxiki gintuen gau batez atzarririk, mendilepo baten gainean, gure zakuen barnean daldaran. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 63. orr.
Nagi bati hankatik tira, loti hari zakua ken. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 115. orr.
Hagitz akituak ziren eta zakuetan biribilkatuz berehala lokartu ziren. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 114. orr.
Gizon hark ez zuen bidaia-zakurik eta, agian, arratsaren parte bat geltokian pasatzen zuten eskaleetarik bat zela iritzi zuen andereak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 255. orr.
Linjeria eta paperen metatzen ari nintzelarik ene bidaia zakura, aita abadea heldu zait erraitera: [...]. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 12. orr.
Neon argiek argitzen zuten gela erraldoian sartu ziren bidai zakuen eskuratzeko. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 160. orr.
Baditu bi korrea, haiei esker Andreasek bizkar zaku gisa eraman dezake. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 26. orr.
Bizkar zakua 7 kilokoa, ez gehiago, behar zen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 58. orr.
Baina ezarriko dut bizkar zakuan argazki miresgarriek beterikako liburuxka. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 105. orr.
Aski akitua naiz hor berean eta berehala bizkar zakua pausatzeko. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 165. orr.
Bezperan Auzterlitz geltokira heldu nintzen, bizkar zaku arina sorbaldan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 144. orr.
Txokok txabolan zeuzkan puskila apurrak bizkar zakuan sakatu zituen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 61. orr.
Polizak bere saretarat bildu ditu hiru gaztetxo, oraino haurrak erran ditake, 13 eta 14 urte alabainan, esku zaku bat ebatsirik iheska abiatuak zirenak. Herria 2001-02-22
Bere esku-zakuan zeukan lexomil pastilla bat eman zidan, ur baso batez lagundurik, jabal nendin bederen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 93. orr.
Ez dute deus eraman, ez lo-zakurik, ez bizkarreko zaku handirik. Berria - Euskal Herria 2004-08-15
Batzuetan lozakua hartu eta kanpoan ematen zuten gaua. Lo zakuak zeramatzaten, janaria, kartak, whiskia. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 178. orr.
-Lo zakuak eta mendiko zapatak ekar itzazue. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 16. orr.
Lozakua bizkarrean eta Iruñeko Jai-Alai gaztetxearen gaineko liburua eskuan, kanpoan zain zituenengana jo zuen gazteak. Berria - Euskal Herria 2004-12-17
Gero modu batera bakarrik interpretatu ditugu arau horiek, zaku berean sartuz Euskaltzaindiak esan dituenak eta esan ez dituenak. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 158. orr.
ETAren atentatuak ere zaku berean sartu zituen. Berria - Harian 2006-03-10
Denek badakigu artisten artean -ez otoi zaku berean sar denak- badabiltzala ez bakarrik alkoola, bainan bai droga motak guziak. Herria 2003-08-07
"Errusiar intelektualen jarrera gaitzesten dugu" hori onestezin zaio, Errusiako intelektual denak zaku berean sartzea omen delako. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 256. orr.
Ezin dira denak zaku berean sartu. Berria - Kirola 2004-11-10
Besteak, aldiz, biak batera sartzen ditu zaku berean. Berria - Gaiak 2004-01-14
· Azken urteetan Unamuno eta euskaltzaletasuna eta herri honen askatasuna zaku desberdinetan sartzen dituzten ustezko intelektualak ugaritu dira. Berria - Kultura 2004-06-09
Buruzagiek, zakutik edo zorrotik, Frantzia osatzen zuen lur puska honetan derrigorrezko bakearen segurtatzea manatzen zioten. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 36. orr.
Ahal zuten guzietan elkar laguntzen zuten eta zakutik edo zorrotik erdiesten zuten ogi puxka gehigarria denen artean banatzen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 139. orr.
Nik laguntza ekonomikoak eta errextasunak kausi ditzazket baina lurra lekuko hautetsiek hornitu beharko dute zakutik edo zorrotik. Herria 2004-09-02
Lanean beharko genukeela zakutik edo zorrotik. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 281. orr.
Zer eskuzartak ez dira gero ere izan! Ibarrolarendako gehienik, hain zen mustupilka joaiten gizona, pilota guzien biltzerat, eta frangotan kintze egiterat, zakutik edo zorrotik, edo lurrean herrestan etzanik ere berdin.· Orduan, "zakutik ala zorrotik" bakoitzak zerbait emaiten zion. Herria 2001-01-11
arpillerazko zaku (3); betetako zaku (6); bi zaku (10); bizkar zaku (3); denak zaku berean (5); gari zaku (3); guztiak zaku berean (7); irin zaku (5); kaka zaku (3); larruzko zaku (5); lo egiteko zaku (3); lo zaku (7); ogi zaku (4); porlan zaku (3)
zaku bat gari (3); zaku bat hartu (4); zaku bat zeraman (3); zaku batean sartu (7); zaku baten antzera (3); zaku berean sartu (11); zaku berean sartzea (4); zaku berean sartzen (6); zaku bete (9); zaku eramate (9); zaku eramate lasterketa (3); zaku eramate lasterketan (4); zaku handi (5); zaku handia (4); zaku huts (3); zaku jantzia (3); zaku lasterketa (4); zaku lasterketan (3); zaku muturrean (10); zaku muturretan (4); zaku zahar (8)
bizkar zakua (5); garaipen zakua (3); garaipenen zakua (3); kiloko zakua (3); soinean zakua (4)
zakua bete (4); zakua beterik (3); zakua betetzen (4); zakua bizkarrean (14); zakua burutik behera (4); zakua hartu (6); zakua hustu (3); zakua ireki (4); zakua lepoan (5)
beteriko zakuak (3); betetako zakuak (3); gari zakuak (4); irin zakuak (3); lo egiteko zakuak (3); lo zakuak (7); lotarako zakuak (3); ogi zakuak (3); patata zakuak (5)
zakuak garraiatzen (3); zakuak hartu (5); zakuak hustu (3); zakuak ireki (3)
bere zakuan (4); bizkar zakuan (5); lo zakuan (7); zakuan sartu (16); zakuan sartuta (3); zakuan sartzen (7)
irin zakuen (3); irin zakuen gainean (3); zakuen artean (5)
gari zakuetan (4); lo zakuetan (4)
zakutik atera (3); zakutik edo zorrotik (6)