Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zakatz 1 iz uretako animalien arnas organoa, mintzezko xafla batek edo hari izpi multzo batek osatua. ik brankia.

Sardinzarrek, apur bat bihurriturik, beren zakatz odoltsuen zauria erakusten zuten urrezko hariz apainduriko soinekoen gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Arrain haien begi bizien eta zakatz oraindik odoltsuen erdian, arraia handi bat ageri zen, gorrikara, orban ilunez pintarratua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Hau besterik ez baita itsasoarekiko substantzia-trukaketa: oxigenoa zakatzetatik igaro, janaria ahotik hartu, eta hondakinak organo espezializatuetatik, hala nola giltzurrunetatik, kanporatu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 164. orr.

Zakatzetatik sartzen den uraren parte bat odolera igarotzen da ezinbestean, eta giltzurrunen bidez atera behar da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 198. orr.

Slightly, arrainaren zakatza baino zuriago, konturatu zen Kako-okerrek sekretua aurkitu zuela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 163. orr.

2

Eta malkoak ageri zituen, zakatzak gorri, trenbidea iragaiten genuelarik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 153. orr.

3 izond (irain gisa)

Amorru handiagoz esaten nuen, isilean baina garrasika: txepela!, kaskaila!, zakatza!,  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 165. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus