Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zakartu1, zakar(tu), zakartzen 1 da ad zakar bihurtu.

Hasieran zakartu egiten naiz, gero triste jartzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 349. orr.

Leuna zakartzen edota mikatza eztitzen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 122. orr.

Larunbatetako alkoholak kitzikaturik, erraz zakartzen ziren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 215. orr.

-Agian ez da sobera zakartuko, atzarri eta zu hemen ez ikusita.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 177. orr.

-Zoaz kukusoak orraztera! -zakartu zitzaion Noraren aita, ez baitzekien Andreas adarra jotzen ari ote zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 108. orr.

-Baina Ivan Grigorievitx ez da bakarra, beste batzuk ere badira tartean -zakartu zitzaion Ivan Antonovitx.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 212. orr.

Gero, senarraren segurtasunarekiko izuak behin uxatuta, zakartu egiten zitzaion aldartea eta minduta sentitzen zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 152. orr.

Hala bada, akaberan ustelkeria bere baitan nagusitu zelarik, zakartu egin zen, pasioen mende gertatu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 196. orr.

Bepen hotzeria ez da gripe bihurtu, ahotsa zakartu zaio, besterik ez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 234. orr.

Eztarritik ateratzen zaion ahotsa lakarra da, amorruz zakartua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 173. orr.

Motor-hotsak zakartu egiten dira, arrisku-seinaleak bailiran.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 177. orr.

-Sekula ez dizut maitasunik agindu, orain arte ez dut-eta jakin maitasuna zer den -esan, eta ahoa zakartua zuela konturatu zen mutila.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 100. orr.

Pixkana-pixkana irribarrea itzali zitzaion eta begitartea zakartu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 350. orr.

Eguerdi aldera itsasoa zakartzen hasi zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 286. orr.

Eguraldia, ordea, oso zakartu zen.  Berria - Kirola   2004-11-02

Herriko giroa ere zakartu da.  Berria - Harian   2006-03-14

Askotan, entzuten diezu politikari profesionalei, eta horren falta sumatzen duzu, beti zakartuta ikusten dituzu, beti mikaztuta, beti haserre, eta jeneralean gainera builaka.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 105. orr.

"Zuekin ezin duk!", esan zuen Carlosek zakartuta, eta alde egin zuen bileratik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 430. orr.

Bigarren zatian partida erabat zakartu zen epaileak Celtako Angel eta Mendez kanporatu zituen.  Berria - Kirola   2004-10-03

Gizarte primitibo eta rustiko guztietan bezala, Euskal Herrian politak neskak daude, oraindik gizartearen zakartasunak zakartu gabeak, loreak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 27. orr.

2 (du aditz gisa)

Gogotxartu eta zakartu egin ohi nau horrek, eta zakar samar moztu nion Monikari ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 84. orr.

Ahotsa zakartzen zuela, erantsi zuen-: Eta guk, zer...?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 217. orr.

Gosariaz geroztik fitsik ahoratu gabea nintzen, eta jan zaharra egoteak muturtzen eta zakartzen ohi nau.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 126. orr.

Mathildek benetako ahalegina egin zuen bere jarduna ez zakartzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 169. orr.

Benetan irrigarriak dira kontraesan hauek: sineskeriak zakartutako herri batek bakarrik sinets eta onar ditzake.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 250. orr.

Haize bortitzak [...] itsasoko azala zakartzen zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 66. orr.

Haize boladek erabat zakarturik zeukaten berez zakarra zen gaua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 114. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Zirimolaren lekuko denaren ahots zakartuaz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 147. orr.

Langile eskuak dira, zikinak, zakartuak baina zintzoak.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 20. orr.

Biluzik etzan ginen belar zakartuaren gainean, gure mendekuaz harro eta barruko piztia sosegatuta.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 145. orr.

Lerroak itsaso zakartua zirudien Ararateko mendi-mazeletan.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

itsasoa zakartu (3); zakartu egin zen (5); zakartu zitzaion (7)

itsasoa zakartzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus