Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zakarrontzi (orobat zakar ontzi g.er.eta zakarontzi g.er.) 1 izond zakarrak botatzen diren ontzia.

Hiri-altzariak, bankuak, zakarrontziak, farolak, asko eta asko kenduak izan ziren, umeen jokoa eragotzi egiten zutela eta.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 18. orr.

Horiek guztiak ez direla komunetik behera botatzeko, horretarako daukatela gai organikoen poltsa zakarrontzian.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

Zakarrontziak berebiziko kiratsa botatzen zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 269. orr.

Zakarrontzia noizbehinka hustu egin behar da.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 107. orr.

Gatzontzia zakarrontzian husten zuen bitartean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 132. orr.

Teresak txoria zakarrontzi batean utzi zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 197. orr.

Egunkari guztiak bagoiko zakarrontzira bota nituen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 141. orr.

Beste batzuek diote inprimatzaileek zakarrontzira bota zituztela orriak, besterik gabe, edo beren pipak pizteko erabili zituztela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 148. orr.

Arrosa zuria bakar-bakarrik zimeltzen zen tokira joan, eta zakarrontzira bota baitzuen, zakarrontziko tapakian kolpe indartsua emanez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 274. orr.

Zakarrontzietan aztarrika ibiltzen diren agure triste horietako baten moduan amaituko duzu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 246. orr.

Ohetik jaiki eta, kafegailua sutan zegoen bitartean, gutuna hartu zuen zakarrontzitik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 108. orr.

Ni, berriz, txostena hartu eta kalera irten orduko garbi geratuko naiz, aurreneko zakarrontzira joango baita txiki-txiki eginda.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 274. orr.

Horrez gain, zakarrontziak erre zituzten.  Berria - Mundua   2004-03-25

Parisen aspaldi itxi baitzituzten zakarrontzi guztiak mairuen bonben beldurrez.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 129. orr.

Autobusa hurbildu ahala, kaleko argi-ilarek, postontziek eta zakarrontziek salto egiten zuten paretik kentzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 35. orr.

Irudipena zeneukan, eztarritik kendu berri zizuten minbiziaren alea zakarrontzira bota zuela Aldaba doktoreak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 35. orr.

Aurkitutako lehen zakarrontzira bota nuen papertxoa, keinu horrekin istorio guztiaz ahazteko itxaropenaz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 134. orr.

Galduta dabilen zakurra, zakarrontzian usnan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 191. orr.

Gainerako guztia zakarrontzira botatzeko modukoa dela, alegia.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 143. orr.

Nafarroarentzat boto baliagarriena CDNk ordezkatzen du, eta UPN-PP eta PSOE alderdi nazionalei botoa ematea botoa zakarrontzira botatzea da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Hori euskal xakearen bukaera izango litzateke, eta jende askoren urteetako lana zakarrontzira botatzea.  Berria - Kirola   2004-04-28

Betaurrekoen lente pitzatua kendu eta zakarrontzi moduan zegoen poltsa batera bota zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 242. orr.

2 irud/hed

Gelak zakarrontzi bat zirudien.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 80. orr.

Ordenagailuko zakarrontzi birtuala ere hustu zuen, jarraian.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 53. orr.

3 (hitz elkartueetan)

Paper zakarrontzi handi bat zen nire apartamentua.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zakarrontzira bota (31); zakarrontzira bota zuen (4); zakarrontzira botako (7); zakarrontzira botatzea (4); zakarrontzira botatzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus