Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zakarraldi iz zakarkeriazko aldia.

Aitaren zakarraldiren batek ama negarrez jarri zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 163. orr.

-Sekulako zakarraldiak izaten ditu, nik ikusi dudan erorik berezienetako bat da.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 193. orr.

Gizonak zakarraldiren batean emakumea jotzeko keinurik egiten badu, heriotz mehatxu garbia izan dela erakutsiko dio abokatuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 192. orr.

Urakanak zakarraldi bortitzagoa jo zuen orduan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 148. orr.

Jauregian zeraman denboraldian ikasia zuen itsas soinua bereizten, bai barealdian eta bai zakarraldian, bai kidetasunean eta bai etsaigoan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 114. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus