Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zakarki adlag zakarkeriaz. ik zakar2 7.

-Burutik zaude! -esan zuen berak, zakarki.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 147. orr.

-Ospa hemendik! -esan zion zakarki On Camillok.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 220. orr.

Gela arin zeharkatu eta, aldamenetik igarotzean, zakarki bota zion: [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 141. orr.

-Ez dut uste hemen denik -esan zuen Tomek, ordura arteko taktika zakarki aldatuz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 45. orr.

Neskatoa zakarki esnatzeko gogoa.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 34. orr.

Neskak besoa askatu zuen zakarki, zer edo zer esanez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 92. orr.

Irainka hasi zitzaizkion zakarki, erotua eta burutik egina zegoela hots eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 188. orr.

Motorra pizten du, eta zakarki eragiten dio bolanteari.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 203. orr.

Hernanin sartzerakoan, bideak eskuinera egiten du zakarki.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 82. orr.

Gordetzen dut, oraindik ere, garai haietako Manuscritos de economía y filosofia liburuaren ale zahar ia birrindua, boligrafo urdinez zakarki azpimarratua.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 87. orr.

Emakumea ez zait (barka honen zakarki mintzatzea) batere "zerutiarra" iruditu.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 62. orr.

Bi trumoi lehertu ziren hiriaren gainean eta euria zakarki erori zen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 59. orr.

Naturak masa astunak arintzen ditu, zuzentasun zakarki nabarmena ezabatzen du.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 170. orr.

Neska gazteek [...] aparrez zuri itsasoa zakarki haienganaino goratzen delarik lehoia sumintzen eta bihurtzen den gisan, gona jaso eta algara handitan egiten dute gibelera.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 67. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus