Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zakarkeria, hitzen lehorra ezin daiteke bazter utzi. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 111. orr.
Ez bainituen atsegin ez aitaren zakarkeria, ezta amaren apalkeria ere. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 44. orr.
Drogazalea anaia duela esaterakoan ahotsak dardara egin badio ere, hunkipenaren eremutik zakarkeriarenera ekartzen du berriro jarduna. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 131. orr.
Eguneroko jokabidea ez zen gizalegea eta forma demokratikoak zaintzea, ezpada zakarkeria, mehatxua eta gezurra. Berria - Harian 2005-03-19
Ez dakit zertara zetorren hainbesteko presa eta zakarkeria, egia esan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 219. orr.
Ruche jaunak ez zuen zakarkeriarik esateko ohiturarik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 93. orr.
-Tira, Perrette, barkatu zakarkeria, baina ergelkeria galanta esan duzu! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 126. orr.
-Gilly, ez zakarkeriarik bota. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 56. orr.
Eutsi egin dio jendetasunari hala ere, zakarkeriaren bat erantzun beharrean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 26. orr.
Hori da Japonian jendaurrean egin daitekeen zakarkeria handienetako bat. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 166. orr.
Eta barka ezak zakarkeria -desenkusatu zuen bere burua-. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 83. orr.
Zakarkeria leuntzen saiatu nintzen: [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 124. orr.
Polizia uniformedunen itxurazko gizabideak -zinez ohargarria, harat eraman nindutenen zakarkeriaren aldean- ez zuen nire kolera apaldu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.
Kristorengatik edozer zakarkeria jasateko guztiz prest zegoela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 880. orr.
Begien bistan zegoen leuntasunez errefusatu zuela, zakarkeriarik gabe. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 112. orr.
Gizonak eutsi nahi izan zion, baina emakumeak burua mugitu zuen, urrundu egin zen, gizonaren besoetatik atera zen zakarkeriarik gabe. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 325. orr.
-Hire zakarkeria maitagarria duk, ez pentsa. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 93. orr.
Bere baitan ulertu zuen galdera hark, zakarkeriak zakarkeria, adiskidetzea zekarrela. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 270. orr.
Ankerkeria erakusten zuen koldartasuna ezkutatzeko, zakarkeria tolesgabetasun-itxurak egiteko eta zitalkeria trebetasuna bailitzan adierazteko. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.
Borrero baten gerizpean hazia nintzen, goarnizioko soldaduen zakarkerian eta haien ausarkerian hezia. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 110. orr.
Kalean zela konturatu zen nolako zakarkeria ikaragarria egin zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 191. orr.
Ziren bezala txiroak izanik, auzoen txirotasuna gorrotatzen zuten gehien, gurea, ez baikenuen proletarioen zakarkeria gordinarekin zer ikusirik nahi. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 11. orr.
Osasunako jokalarien zakarkeria nabarmenari ez zion trabarik jarri. Berria - Kirola 2006-03-23
Baina ez nion ametitu nire buruari pentsamendu makur hura, zakarkeria matxista atzerakoi hura. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 160. orr.
Haren zakarkeria kontrolatuak, berriz, ordenaren zerbitzariek administratu arruntekin ohi duten jokamoldearen urrintto nahastezina zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.
-Nor zarete zuek, jaunak? -galdetu zien errusieraz hotz-hotzik, baina ohiko zakarkeriarik gabe. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 275. orr.
Berezkotasun honek zakarkeria-itxurak oro kentzen zizkiela, zutitu eta mahaira joan zen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 131. orr.
Zerbait eskatzera zetozkien guztiei, zakarkeriaz errieta egin, bizioak aurpegiratu, eta batzuetan irain egin ondoren, iruditzen zitzaiona ematen zien. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 42. orr.
Neskatxa, baina, zakarkeriaz mintzatu zitzaion, begirakune betizua josirik: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 45. orr.
Neskak, gizonarengana itzulirik, zakarkeriaz eten zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 215. orr.
-Jakina! -moztu nau, ohiko zakarkeriaz, eta itxi egin dit leihatila. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 78. orr.
Berehalakoan, soldaduek gatibuen taldeak miatu zituzten zakarkeriaz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 295. orr.
zakarkeriaz esan (3)