Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pintzelkada zakarrekin. Berria - Kultura 2004-10-13
Kolpeak gero eta zakarragoak ziren, ez baitzuten esaten ari nintzaiena sinesten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 346. orr.
Batzuetan hitz-eztia izango da, beste batzuetan oldarraldi zakar gogorrak izango ditu. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 29. orr.
Ahots lakar zakarrez, listu jario, kexuka hasi zen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 130. orr.
-Ez da nire aita -keinu ia zakar batez eskuetaratu zidan kandela-. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 76. orr.
Hari bekoz beko bota nion desafio zakarrak askoz ere hobeto sentiarazi ninduen idazmahaira itzultzerakoan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 59. orr.
Mespretxuzkorik ez hartan, amultsutasun zakar bat baizik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 91. orr.
Ero-bolada zakar hori, basakeria hori animalia gaixo batengana, lehentxeago maitasunez jaten eman ondoren. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 27. orr.
Hasierako kolonoen hizketa-modua gogorarazten zuen Noraren aitaren jardun zakarrak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.
Espero ez nuen jario zakar erre batez hartu zuen ostera hitza: [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 216. orr.
Ahopeka kantatuz, ez txarto gainera, abesti zakar baten pasarteak. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 178. orr.
Zer egiten duzue hemen? -galdetu zuen ahots zakar batek. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.
Garajetik, gizon-ahots zakar baten orroa atseginez jaso zuen belarrietan: "Oraintxe bertan, andereñoa". Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 234. orr.
Ezinezkoa zirudien haren eztarri zaharrak oihu eta madarikazio zakar haiek eratzea. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 79. orr.
Fusilak besaburura eta lurrera behin eta berriz aldatuz aginte-oihu zakarren arabera. Txillardegi «Putzu», 1999 - 38. orr.
Mugimendu zakar bat egin, eta eskuetatik itzuri zitzaion animatzaileari mikroa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 259. orr.
Lisa baino ederragoa zen, buruzapia kopetan, begitarte latz harekin, on itxura zakar harekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.
Honela mintzatu zen, bere bularpe hartatik barren-barrendik ahots ilun zakar bat ateratzen zuela:[...]. Elizen arteko biblia 2 Erg 21,10
Usainak eta soinuak; ahotsak, zakar, lodi, goxoak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 167. orr.
Areto handia arakatzen zuen begiekin, eta sudurrean sartzen zituen hatz zakar, maskurtsu, kakoak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 33. orr.
Doinu ironikoa lagungarri da; doinu zakar-mindua baztergarri. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 174. orr.
Hazpegi zakarrak zituen, sudurra motza, bekokia konkortua eta atzera luzatua, eta ezpainak irtenak eta handituak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 274. orr.
-Bai, eguraldi zakarra egiten du, eguraldi txarra. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 70. orr.
Giroa gero eta zakarragoa zen, euri-lanbro trinkoak kaleak husturik zituen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 133. orr.
Riverside Drive-ra irten ziren eta han oso haize zakarra zebilen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 71. orr.
Hotzago eta zakarrago jotzen du haizeak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 323. orr.
Jantoki-bagoirantz abiatu nintzen, urduri eta kirio guztiak haize zakar batek jotako ihi herbal batzuk baino dardartiago. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 198. orr.
Iparraren eraso zakarrak tabernan zeudenen buruak jirarazi zituen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 102. orr.
Horrek, hego haize segidoko lehor iharrak ekarri zituen, bolada oso zakarrak tartekaturik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 70. orr.
Gure Allikenera ere etortzen ziren, batzuetan euri jasa zakarren artean. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 164. orr.
Egun euritsu zakar batean lurperatu zitean, ia bakardade guztizkoan! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 246. orr.
Gero eta zakarrago jotzen zuen eguzkiak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.
Duela bi urteko bero zakar hura. Herria 2005-08-11
Ekaitz zakar batek harrapatu ninduen azkeneko metroetan nintzela. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 147. orr.
Elur bisuts zakar amaiezinak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 63. orr.
Eguraldia zakar samarra izanik ere, etxeak bizkarra ematen dio Boreasi. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 286. orr.
Manchako itsasarteko olatu gris dentso eta zakar haiek. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 113. orr.
Seismoa izan eta ordu batzuetara itsasoa zakar zegoen oraindik. Berria - Mundua 2004-12-29
Itsasoa zakar egon ala ez berdin zait, nahiago dut igandean zakar badago, baina sailkapenerako berdin dio Berria - Kirola 2004-09-02
Gizon zakarra zen bere maneretan, baina ez zen besteengandik ezertan nabarmentzen. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 166. orr.
Egoista hutsa omen bainintzen, zakarra, gustu-kontuan barbaroa, eta emakumeekin gizabiderik gabea. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.
Burokrata frantses bat, frantsesik ulertzen ez zutenekin zeharo zakarra, eta gogoko zituenekin, berriz, erabat berritsua, ikaragarri xarmagarria. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.
Pertsonaia desatsegin eta zakar hura, batailoi karlistak ausardiaren arabera sailkatzen hasi zen gero. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.
Etsaiengandik libratu nauzu [...] gizon zakarrarengandik askatu. - 0. orr.
Lehen ministro odolbero, harroputz eta zakar bat. Berria - Kultura 2006-04-12
Garai haietako ameskaiztoetan, alabak bera bezalako soldadu zakar baten besoetan higatzen zuen bizi. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 76. orr.
Bihar da Frantziako zinemaren ikono handia izan zen aktore zakar eta goxoaren jaiotzaren lehenengo mendeurrena. Berria - Kultura 2004-05-16
Asistenta narras, zakar eta axolagabe bat maritxuaren konfidente izatea txistosoa iruditu zait. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 177. orr.
-Zaldun zakar alaena, eskasa dirudi, bereari eusteko gai ez denari ekitea. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 26. orr.
Bere txantxa giroan umore punttua baduela onartu behar, tarteka zakar eta matxista eman dezakeen arren. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 230. orr.
Gutxiago orraztua, baldar-zakarragoa, ez hain biribila. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 287. orr.
Izan ere, lurra zikoitza da lurra zaila da lurra faltsua da lurra zakarra da. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.
Edozein lur zakar, edozein baxter, edozein harri-malkar. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.
Toki bakarti horiek, hain zakarrak eta inhumanoak, fantasmak sortzen dituzte. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 182. orr.
Hitz batean, Txitxikovek zekusan guztia fermua eta tinkoa zen, sendoa eta zakarra. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 142. orr.
Gero ordu pare bat edo itxaronez gero, geltoki zakar batean, [...]. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 151. orr.
Malda zakar batzuen erdian. Herria 2001-06-07
Bilauen janari zakarra genuen, beraz, baba. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 58. orr.
Hobeak egongo dira buñueloak kartzela honetako eltzekari zakarrak baino. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 158. orr.
Destilatu gabeko vodka zakarraren usain ikaragarria zerion. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 116. orr.
Partida gogorra izan zen, zakarra. Berria - Kirola 2004-01-29
Zuhurrena ere erotzerainoko oinaze zakar batek hartu dizkio zainak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 131. orr.
Gas-lanparen argi zakarraren azpiko ohe-ilarak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.
Gurpiletatik zetorren kexu zakar batek eman zigun izotzaren berri. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 169. orr.
Florentek ezezkoan jarraitu zuen, lehen baino harrotasun zakarragoarekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.
Poliziak kritikatu zituen, ordea, «modu zakarrean» sartzeagatik bulegoetan. Berria - Mundua 2004-08-06
Vital Kutxako zuzendari nagusi Joseba Barrenak baztertu egin zuen prezioen jaitsiera zakar baten aukera. Berria - Ekonomia 2004-05-13
Nola definitu Berdintasuna, norbanakoen mailan, zuhurraren eta zakarraren artean, ergelaren eta jeinuaren artean? Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 179. orr.
Kontua duk delako Osorio horrek hire amari zera iragarri ziola, 'gau hartan ez zitzaiola itsatsi behar ezein gizoni, zakar bizian baitzegoen ilargia'. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 37. orr.
· Gerenteak, etenaren zakarra ahal bezala irentsi eta gero, hizketan segitu zuen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 266. orr.
Bere zakarrean ez zen Marta hain kontalari makala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 24. orr.
Nik uste haiek gehiago ohartzen zirela: nire jokamoldeen zakarra, nire arropen xaxtarra... Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 19. orr.
Hango urek zakar fama zuten, ur-laster askokoa baitzen, eta uda oro bainulari bat edo beste itotzen zen bertan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 105. orr.
Berriro ere aldatu egin du tonua, eta zakar itxuraz jarraitu du, histrionikoki. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 427. orr.
Ez zakar, ez leun, batere ez erantzutea erabaki nuen orduan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 15. orr.
Nik baietz erantzun nion, lakar eta zakar. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 143. orr.
Azkar eta zakar esanda, potroetan jarri zaidalako egiten dut. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 71. orr.
Nire aldetik gaizki egina iruditu zitzaidan ama horren zakar tratatu izana. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 107. orr.
Raimundo Silvak, ohi baino zakarrago, esaten dio telefonistari galdetzeko ea hartuko duen edo poesia liburuko probak hango mahai gainean bertan uztea nahi duen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 200. orr.
Zakar baitzegoen ustezko telefono entzuteen ondorioz, eta egunean hiru pakete erretzeak kontzientzia gaiztoa ematen ziolako, nik uste. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 194. orr.
Altxa nintzen ohatzetik, eta zigarroa zakar jaurtirik arratoiarengana abiatu nintzen izerdi zuritan. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 94. orr.
Emakumeak zakar bultzatu zituzten atzeko gelarantz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 461. orr.
Julioren esku batek ileetatik heldu zidan, burua zakar jasoarazi, eta bestearekin masailekoa eman zidan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 22. orr.
Galga sakatu zuen, zakar. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 29. orr.
Bukatu orduko, izeba Petuniak zakar kendu zion platera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 16. orr.
Besoa zakar mugituz eman zion ezezkoa. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 169. orr.
Prezioaz zakar eztabaidatu ostean, hura zortzi liberetan ezartzea adostu zuten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 222. orr.
Atea zakar zabaldurik, konkorduna topatu du, burua kazolan sarturik eta hankak airean dilindan. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 48. orr.
Lurralde hartako jaun den gizonak zakar hitz egin digu, eta zelataritzat hartu gaitu. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 155. orr.
Zakar hasi zen Léa hizketan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 413. orr.
Zakar eta ozen erantzun nion, Adak bainugelatik entzuteko moduan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 98. orr.
-Alde hemendik -bota zion Percyk zakar. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 54. orr.
-Aizu, goiko hori! -oihu egin zion François andreak zakar. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.
"Non arraio sartu haiz?”, egin zion oihu zakar. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 124. orr.
-Itxi ezak atea, Florent -esan zuen zakar-. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 166. orr.
-Eta zu? -galdetu zion zakar osaba Vernonek Harryri. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 13. orr.
Baina aita sartu da tartean, eta nahiko zakar baztertu nau handik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 213. orr.
Ia ez zuen inorekin hitz egiten, eta zakar erantzuten zion bere lana eteten zionari. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 199. orr.
Tsiganokek zakar eta isekaz erantzuten zion beti. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 46. orr.
Musiak begirada josi zuen zakar eta basatiki begiratzen zioten begi zorrotz eta ero samar haietan. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 101. orr.
Oso zakar hartu ninduen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 285. orr.
Elkar zakar hartzen jarraitzen dute, bera kanpoan egon izana ezertarako izan ez balitz bezala. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 258. orr.
Tapaki bat bota nion zakar, hain zakar ere, sofa ondoko mahaia jo eta telefonoa bota bainuen lurrera. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 24. orr.
Arabiar musulman primitiboek zakar astindua zuten beren bizimodu arkaiko tradizionala. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.
Gertatu zen egunetan itsasoa zakar samar omen zebilen, eta uhin kolpe batek egotziko zuen itsasora Gabrielle. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 107. orr.
Haizea lehen bezain zakar ez zebilenez, [...]. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 166. orr.
Uhinek zakar astintzen dute aurretik atzerantz. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 148. orr.
Ahoa paper zakar batekin garbitu, eta iturripean jarri zuen burua. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 102. orr.
Paketea zabaldu dut; eta bi atal-edo topatu ditut barruan, biak paper lodi zakar banatan bilduak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 66. orr.
Lau ohol zakar, asto biren gainean. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 52. orr.
Artilezko longain zakarra soinean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 225. orr.
Zapi zuria buruan, soineko baldres zakarra gorputzean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 169. orr.
Senarra marra lodiko pana zakarrez jantzita zegoen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 20. orr.
Lur biluzia zuen gehienetan bere gorputz nekatuarentzat ohe, harria edo egurra buruko eta bere jantzi xume, zakar eta latza estalki. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 886. orr.
Iztupa zakarreko oihalak nola josten diren erakutsi zidan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 70. orr.
Mahaia, besaulkiak, aulkiak..., ezinago astuna eta zakarra zen dena. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 145. orr.
Harri zakarra edo zura jotzen badu, bertan puskatzen da. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 241. orr.
Kamiseta lodi bat zeukan soinean [...] galtza eta zapatilla zakar batzuk, [...]. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 99. orr.
Eskalapoietatik txapinetara, eta oihal zakar merkezko gonetatik zetazko soineko harro finetara. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 113. orr.
Izokina, zilar landua iduri, ezkatak metal leunduan gubilez joka eginda dauzkana; korrokoia, ezkata handiagokoa, eta zakarrago zizelatua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.
Zakar dago zura, eta burdinak herdoildurik dauzka. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 227. orr.
Zakar-zakar tratatzen zuen, nagusiak langile alferra bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 311. orr.
Zakar-zakar eseri zen, ukabilkada jo zuen mahaian, egunkaria baztertu zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.
Izkinatik desagertu aurretik, Mikel jiratu eta, zakar-zakar oraindik, anaiari zuzendu zaio: [...]. «Bizia lo», 2003 - 86. orr.
· Haizea zakar-zakarra zetorren Il Corso deitzen dieten mendietatik, eta hotza gero eta minagoa zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 273. orr.
ahots zakar (16); ahots zakar batek (3); ahots zakar baten (3); azkar eta zakar (3); bero zakar (4); bezain zakar (5); bota zion zakar (8)
erantzun zakar (3); erantzun zion zakar (3); esan zion zakar (8); esan zuen zakar (6); esku zakar (3); galdetu zion zakar (3); hagridek zakar (4); hain zakar (12); haize zakar (15); haize zakar batek (5); haizea zakar (3); hitz zakar (6); horren zakar (7); hots zakar (3)
itsaso zakar (4); itsasoa zakar (7); keinu zakar (3); kolpe zakar (6); kolpe zakar batez (3); maniobra zakar (3); mugimendu zakar (7); mugimendu zakar batez (4)
oihu zakar (3); oso zakar (14)
zakar antzean (5); zakar astindu (3); zakar bota (3); zakar bultzatu (3); zakar erantzun (11); zakar erantzun zion (4); zakar esan (4); zakar eta gordin (3); zakar eten (3); zakar hartu (5); zakar hitz egin (6); zakar jiratu (5); zakar jotzen (3); zakar kendu (3); zakar mintzatu (5); zakar moztu (3); zakar samar (26); zakar samarra (10); zakar tratatzen (3); zakar zakar (4)
ahots zakarra (10); bezain zakarra (8); eguraldi zakarra (4); erauntsi zakarra (3); gizon zakarra (4); hain zakarra izan (3); haize zakarra (16); itsaso zakarra (10); jarrera zakarra (3); kolpe zakarra (3); oso zakarra (6)
zakarra eta baldarra (3); zakarra izan (21); zakarra izan nahi (4); zakarra izango (4); zakarra zen (9)
baino zakarrago (12); gero eta zakarrago (4)
baino zakarragoa (3)
ahots zakarrak (4); hain zakarrak (5); haize zakarrak (11); hazpegi zakarrak (3); itsaso zakarrak (3)
haize zakarraren (3); itsaso zakarraren (6); zakarraren menpe (4)
hain modu zakarrean (3); itsaso zakarrean (3); modu zakarrean (14)
olatu zakarren (3)
ahots zakarrez (23)
hitz zakarrik (3)