Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zainzuriekin egindako arrautzopila. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.
Zerbitzariak esanda dakit ostiraletan aldatu egiten duela dieta, zainzuriak, amuarraina eta fruta eskatzen dituela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 258. orr.
Denak Nafarroako eta kanpoko zainzurien artean zein alde handia zegoen esatean bat etorri ziren, jaten eman zienak Peruko zainzuria jan zutela erantzun zien arte. Berria - Euskal Herria 2004-03-05
Zainzurietan, orburuetan, patatetan... aurki dezakegu inulina; normalean, landare jatorriko produktuetan beti. Berria - Gaiak 2004-08-29
Zainzurien buruak % 50 proteina dauka, xerrak baino askoz gehiago. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 203. orr.
Zainzuri-pote bat askatu, entsalada bat prestatu, eta arrautzopil bat egin genuen txanpinoiekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 84. orr.
Behin zainzuri ekoizle batzuk bildu ziren Lodosan. Berria - Euskal Herria 2004-03-05
Tartean, zainzuri itsasoak plastiko ilunez estaliak. Berria - Kirola 2006-04-06