Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zaintzaldi iz norbait edo zerbait zaintzen den aldia.
Instrukzioak, zaintzaldiak, ofizialen aginduak, armakide zaharragoen ziriak eta trufa krudelak... horiek guztiak bizi izanak nituen lehenago Garrüzen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 221. orr.
Haien ahaideak, aldian-aldian, beren herrixketatik etorri ohi ziren, zazpi egunetako zaintzaldiak haiekin batera egitera. Elizen arteko biblia 1 Kro 9,25
Zaintzaldia larunbatez hasten nahiz bukatzen zuten gizonak hartu eta Joiadaren aurrera etorri ziren. Elizen arteko biblia 2 Erg 11,9
Zaintzaldian egonagatik operazioa koordinatu duen epailearen aurrean [...] deklaratu beharko dute bi atxilotuek lehenik. Berria - Euskal Herria 2006-02-28