Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zaintxo iz zain txikia.
Belarrietan zaintxoak ikusten zaizkio, filigrana gorri eta purpurazkoaren antzera. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 109. orr.
Durerok ere iritzi berbera adierazi zuen beste hitz batzuekin, esanez bere xedea "ximur eta zaintxorik txikienak ere" agerian jarriko zituen erreproduzioa zela, sendagileentzat beraientzat ere baliagarri izango zena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 166. orr.
Liken ttikien zaintxoen koxkak gero urak profitatuz [...]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 450. orr.