Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zaintsuki iz adlag irmoki, kemenez; urduri.
Herritarren gehiengoa (emazteak berak horretan barne izanik) parte hartze horren kontra dago eta auzapezak ez du emazteen parekotasun hori zaintsuki defenditu. Herria 2002-10-10
Hilerrian, Leoniek zaintsuki eraso zuen Gure Aitaren lehen erranaldia eta marmara iluna hedatzen zela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 163. orr.
Aldi hartan berarekin ekarri Monica ohaide gosetiaren azpi muturra zaintsuki eta desiraz zartatzear tinkatu zuela ohartu ginelako. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 132. orr.
Zigarro meharrak biribilkatzen zituzten, tratulantak, martxandizari ohartu bitartean, zaintsuki eta frankotan erabat nazkaturik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 103. orr.