Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zaintoki 1 iz zaintzeko tokia.
Militarren basea eta kriminalen zaintokia izanda, turistentzako jolasleku bihurtu zuten [...] lur puska hura. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 70. orr.
Malkar hura ez zen ageri alemanen zaintokietatik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 38. orr.
Zaindarien aitzindariaren boza aditu zen, eta ondotik zaintokiko gizon guzien erantzuna. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 268. orr.
Haize Berri Kultur Etxeak, hirugarren mintzaldia antolatzen du Pees De Latsaga familiaren gazteluari buruz, Nafarroako erresumaren zaintokia. Herria 2002-08-01
2 irud/hed
Bolizko kutxa bat izanen duk ale bakarraren zaintokia. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 230. orr.