Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
San Juan de Dioseko ospitale zaharrera eraman zuten, zainpe berezirik gabe, ez baitzekiten Jean Laffitte ospetsua zeukatela preso. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 130. orr.
Libre utzia zutenez, emakume zainperik gabea, erraza izan zitzaion. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 231. orr.
-Gertrude laztana, jar ezazu zainpean zeure semea. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 209. orr.
Maiz utzi izan dut neure seme hau zuetako askoren ardurapean eta zainpean. Elizen arteko biblia 2 M 9,25
Atxilotu eta kartzelan sarrarazi zuen, bada, eta launa gudariko lau talderen zainpean jarri. Elizen arteko biblia Eg 12,4
Paulo zainpean edukitzeko agindu zion ehuntariari. Elizen arteko biblia Eg 24,23
Zuek, nire artalde, nire zainpeko ardi zarete. Elizen arteko biblia Ez 34,31
Otoitz santuaren zale izango da, ordu batzuk bere arimarentzat eta beste batzuk bere zainpeko artaldearentzat gordeko dituena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 395. orr.
Emakumeak eta etorkinak gutxitan joan dira zainpeko kontsumo gelara. Berria - Euskal Herria 2004-11-27