Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sarrerako atarian jarri ziren zelatan, Crabberen eta Goyleren zain. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 181. orr.
Haren atzean, beste bost emakume, beren txandaren zain. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 192. orr.
Zorionaren zain, eta zoritxarra etorri zait. Elizen arteko biblia Jb 30,26
Erreak ditut begiak zure salbazioaren zain, zuk hitz emaniko justiziaren zain. Elizen arteko biblia Sal 119,123
Hor behean ikusten dut, Porta de Ferron, eraso egiteko aginduaren zain. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 325. orr.
Hitzak, berorietan, harat-honat dabilen izarren hautsa dira, zentzu batean finkatuko dituen begiradaren zain, edo beren baitan zentzu berria bilatuko duen begiradaren zain. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 40. orr.
Aurrekoaren jarraipena, bazkaltzeko orduaren zain. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 16. orr.
Apezaren errezuen bukaeraren zain, pauso hotsak aditu nituen neure gibelera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.
Mordor lur hilaren antzera zetzan Mendiaren inguruan, isilik, itzaletan bildurik, kolpe ikaragarriaren zain. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 275. orr.
Erantzunaren zain, ni. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 181. orr.
Beste egun batean bisitan joan nintzaionean, jantokian zegoen, bazkariaren zain. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.
Ordurako, US-Armyko zortzi helikoptero zeuden muga mexikarrean, agintarien baimenaren zain, gure bila etortzeko prest. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 46. orr.
Jendea Billy Garlic izeneko boxeolari txiletar bati buruz marmarrean ari da hurrengo zaldi lasterketa telebistan noiz hasiko den zain. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 157. orr.
Eta hodeiak han goian geratzen ziren, eguraldi onak haranera noiz jaitsaraziko zituen zain. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 106. orr.
Nonbait, denok geunden zain kapitainak zer esango. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 28. orr.
Adelaren amak gorriak ikusi zituen gerra ondorenean, senarra heriotza-zigorrez noiz hilko zuten zain. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.
Sinesmenaren garaia heldu baino lehen, legepean gatibu geunden, sinesmena noiz agertuko zain. Elizen arteko biblia Ga 3,23
Haur guztiak liburuei begira zeuden, lerro bat ere irakurri gabe, ondoren etorriko zenaren zain. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 23. orr.
Ezkututik daude zelatan, nondik nora nabilen begira, niri bizia kentzeko zain. Elizen arteko biblia Sal 56,7
Azken hiru urteotan, bera eta bere senarra Zeelanda Berriko kontsul-etxearen zerrenda batean izan dira, emigratzeko zain. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 16. orr.
"Barkatu", esan nion zerbitzariari, gure helbide trukea bukatu zain baitzegoen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 48. orr.
Santosek Fonsecaren berri eman zionetik noiz ahoratu zain zeukan galdera-parrastada egin zion. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 80. orr.
Komandantea iritsi zain egon gintuan kartetan sukaldariarekin. Txillardegi «Putzu», 1999 - 114. orr.
Begiak hertsi eta (lorik egin gabe) eguna argiberritu zain gelditu nintzen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 119. orr.
Utz ezazu dena orain dagoen bezala: betiko moduan igandea etorri zain geratuko naiz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 293. orr.
Segizioa hasi zain zeuden denak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 415. orr.
Zain eta zain egon ginen, baina ez zen beste ezer entzun. Zain eta zain egon ondoren, kezkatzen hasi ziren, goiko gelako ateak irekitzen ez zirelako. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 102. orr.
Ni zure zain nengoen, zain eta zain, nire patuaren zain bezala. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 25. orr.
Akitua nago deiadarka, errea daukat eztarria, lausoturik begiak, ene Jainkoaren zain eta zain. Elizen arteko biblia Sal 69,4
Badaki zain-zain naukala hemen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 81. orr.
Txango horien zain-zain egoten zen Stephen, antza, eta urduri ibiltzen zen igande goizetan, Margaret eta Andrew beraren bila noiz etorriko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 207. orr.
Ez egon zain-zain, noiz nik nire ezpatari helduko haien aurka. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 51. orr.
Zure lagunak sekula ikusi gabe, sekula kanpora irten barik, sekula beste inor ezagutu nahi gabe, hementxe jarrita, zain-zain, Garry delako horrek noiz telefonoz deituko. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 193. orr.
Steffi Prokop etxeratu zenean, egongelan aurkitu zuen Stanislaus Demba, zain-zain. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 82. orr.
aginduaren zain (12); aginduen zain (18); albisteen zain (10); amaitu zain (8); atarian zain (8); atean zain (14); aukeraren zain (24); aurrean zain (13); autobusaren zain (13); baimenaren zain (14); beraren zain (11); bere zain (41); berrien zain (20); beti zain (10); bukatu zain (9); dago zain (8); daude zain (11); dauka zain (11); deiaren zain (27)
ebazpenaren zain (10); egin zain (17); egiteko zain (22); egon zen zain (12); egon ziren zain (9); egunaren zain (15); emaitzen zain (25); emateko zain (12); entzuteko zain (10); epaiaren zain (30); epaiketaren zain (44); epaiketaren zain dago (9); erabakiaren zain (40); erantzun baten zain (12); erantzunaren zain (124); erantzunaren zain daude (12); erantzunaren zain egon (20); erantzunaren zain geratu (10); erantzunen zain (9); eserita zain (9); etorreraren zain (11); etorri zain (14); etxean zain (8); gehiagoren zain (9); gertatu zain (10); gertatzen zain (8); gure zain (41); haien zain (21); han zain (14); hantxe zain (9); haren zain (67); haren zain egon (10); harexen zain (10); hartu zain (9); hartzeko zain (11); heriotzaren zain (21); hire zain (28); honen zain (13); horien zain (10); horren zain (50); horren zain egon (10); horrexen zain (9)
igogailuaren zain (9); inoren zain (19); inoren zain egon (10); iritsi zain (14); jendea zain (9); joko zain (9); kanpoan zain (16); laguntzaren zain (9); ni zain (9); nire erantzunaren zain (13); nire zain (135); nire zain egon (8); nire zain zegoen (9); noiz agertuko zain (24); noiz ailegatuko zain (8); noiz aterako zain (8); noiz etorriko zain (21); noiz hasiko zain (13); noiz iritsiko zain (34); noiz itzuliko zain (14); noiz joko zain (8); norbaiten zain (13)
ondorioen zain (10); partidaren zain (10); sartzeko zain (11); trenaren zain (28); txandaren zain (22)
une egokiaren zain (11); unearen zain (9)
zain baitzegoen (10); zain balego (15); zain balego bezala (14); zain bezala (23); zain bizi (10)
zain da (14); zain dago (164); zain dagoela (45); zain dagoen (40); zain daude (149); zain daude orain (8); zain daudela (31); zain dauden (39); zain daukat (9); zain daukazu (9); zain dira (24)
zain eduki (9); zain edukiko (13); zain egon (548); zain egon balitz (8); zain egon behar (83); zain egon beharra (10); zain egon beharrean (10); zain egon da (10); zain egon gabe (64); zain egon izan (8); zain egon ondoren (17); zain egon zen (52); zain egonen (11); zain egongo (83); zain egongo naiz (13); zain egote (12); zain egotea (78); zain egoteko (45); zain egoten (74); zain egoten zen (16); zain eta zain (12)
zain gaude (98); zain gaudela (8); zain gelditu (117); zain gelditu da (10); zain gelditu zen (25); zain geldituko (10); zain gelditzea (11); zain gelditzen (23); zain geratu (240); zain geratu beharko (8); zain geratu zen (99); zain geratuko (25); zain geratzea (8); zain geratzen (39); zain geratzen naiz (10); zain geunden (29); zain ginen (9)
zain hago (9)
zain izan (18); zain izango (33); zain izaten (9)
zain jarraitzen (8); zain jarri (14)
zain nago (61); zain nagoen (8); zain nengoen (64); zain neukan (16); zain nuen (12)
zain zain (33); zain zaude (16); zain zegoen (183); zain zegoen bitartean (8); zain zen (9); zain zeuden (163); zain zeuden bitartean (14); zain zeuden denak (10); zain zeukan (22); zain zeukaten (10); zain ziren (9); zain zituen (10); zain zituzten (8); zain zuen (12); zain zuten (15)
zer gertatuko zain (9); zerbaiten zain (29); zeren zain (60); zeren zain hago (9); zeren zain zaude (11); zeuden zain (18); zeukan zain (10); zure zain (82); zure zain egon (10)