Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lan gogor hark neu ere gogortu egin ninduen, zaildu. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.
Hilabete zenbaitez ondo penarazi zuten, gogorrean zaildu, ea oilartzen zen ikusteko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 67. orr.
Etorkizuneko bertsolariak zailtzeko eta trebatzeko. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 43. orr.
Berehala lan haunditan ezarria da eta beharko du emeki emeki zohitu eta zaildu beste putiko horien artean. Herria 2003-05-15
Gorputza zailtzen laguntzen zidaten ariketa fisikoen artean, beste bat zen dutxarena. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 24. orr.
Eta bitartean, gorputza zailtzen nuen, eta aldizkari ilustratuek hegazkinlariari egindako elkarrizketak eta argazkiak biltzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 19. orr.
Andres Untzain eta Juan Duñabeitia lagunak, biak ere [...] Iparraldeko Frontean zailduak eta, tarteka behintzat, Pilar-en izaten direnak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 168. orr.
Ez handiak, baina bai sendoak eta lan gogorretan zailduak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 91. orr.
Portuko zamaketariak, bizitzak zaildutako gizonak, gogortasunera ohitutako gizonak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 225. orr.
Aurpegi lurkolorea zuen, eguzkiak zaildua. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 118. orr.
Idiak baino zailduagoa nago ni. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 56. orr.
Alexisek adiskideengana jo zuen, gerra ekintzetan zaildutako gizonengana. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 43. orr.
Mutila, berriz, handia, sendoa eta gimnasioan zaildua. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 66. orr.
Negozioetan polito zaildutako gizonak ziren. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 143. orr.
Hegaztien zirinen kontrabandoan zaildutako patibularioak. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 16. orr.
Zaildua behar duk egon, diziplinatua behar duk izan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 24. orr.
Hamaika egitekotan eta kinka gaiztotan ibilia eta zaildua. Txillardegi «Putzu», 1999 - 139. orr.
Aurpegia eguzkiak erre-zaildua, bekokia mehar ile lerroaren azpian. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.
Zuhurtasuna zaildu behar nuen, gorputza bezalaxe. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 32. orr.
Bakardadea zaildu zait ene baitan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 96. orr.
Heldu berritan ziren ume gorriak soldadu zailduak ziren Madrilgo defentsa giza-larruazalez gotortu zenean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 73. orr.
Denak gudari trebe eta zailduak ziren. Elizen arteko biblia 1 M 4,7
Marinel jendea gehien bat, gizaki zaildu eta grinatsuak denak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 213. orr.
-Gizon argalak gizon zailduak dira -esan zuen La Sarriettek uste osoan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 121. orr.
Gizonik zailduena ere mareatzen duen puta anker horrek senarra kendu diolako. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 35. orr.
Oker handia zen Errekalde gizon zailduaren lekuan lehorreko oilar bat jartzea. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 142. orr.
Bizitzez eta jakitez findutako gizon zailduak, aldiz, badaki tolerantzia eta aldi berean jakinmina gordetzen. Ekintza-gizon zaildu bat espero nuen, ez atso zarpail hura. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 182. orr.
Lucho Vargas partidaren erritmoa haustera ateratako erdilari zaildu bat zen, zelai lohitsu baten erdian. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 21. orr.
18 urte ziztrinekin 30 urteko jokalari zailduen eskarmentua. Berria - Kirola 2004-06-22
Ehiztari siberiar zailduena ere ezin sekula ohitu sastada horietara. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.
Gerra kontseilu sumarisimoan epaitzen ninduten kriminal zaildua nintzen, edozelako bortxakeriak egin nitzakeen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 70. orr.
Gutarteko erredaktore zaildu batek ez zukeen bertzelako irudirik agertuko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.
Bai, emaile trebea bihurtu nintzen bi urte haietan: adarkari bizia, bugre zaildua, sodomatar peto-petoa. Aitor Arana «Onan», 2000 - 46. orr.
Abere zaildua zen, nekeak luzaro eramateko gai. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 206. orr.
Haien argazkietan bizimodu aszetikoaren markak agertzen ziren: ez zegoen haien aurpegi zailduari begiratu besterik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 20. orr.
Ikustekoa zen zein bizkor pasatzen zuen haria hatz-mami zailduen artetik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 117. orr.
Larrupean hanturik nabarmentzen zitzaizkion besoetako giharrak, aparailuetako sokak baino zailduagoak. Orduan jendaje harroputz, barrenuts, eta gizagihar zaildurik gabekoa sortzen da. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 224. orr.
Bigarren golarekin, ordea, asko zaildu zaigu partida. Berria - Kirola 2004-11-28
Gorrotoak zaildu egiten zizkidan amarekiko harremanak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 297. orr.
Azken minutuetan egoera apur bat zaildu zitzaion Portlandi, Veszpremek 28. gola sartu baitzuen. Berria - Kirola 2006-04-02
Badira egoera zailtzen duten hainbat auzi; esaterako, errefuxiatuak, mugak, segurtasuna eta ekonomia. Berria - Harian 2006-03-30
Erran du alabainan departamendu baten bi partetan ezartzea gauza frangoren zailtzea dela, aldiz bi departamenduren batetaratzea gauza ainitzen errextea. Herria 2002-11-07
Ez dakigu zuzen zer izan daitezkeen ondorioak, ez eta erraztuko ala zailduko ote duten gobernatzaileen edo iraultzaileen lana. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 157. orr.
Axenario, jakinaren gainean, ez da haserretzen eta agurearen apeta horiek apenas zailtzen duten haien arteko harremana. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 112. orr.
Bistan da distantziak lehengo harremana zailtzen duela. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 25. orr.
Idazmolde arrotzak beti zailtzen du irakurlearen lana. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 8. orr.
Kontrolik gabeko erudizio-erakusketek zaildu egiten dute irakurketa eta argudioari ez diote onik egiten. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 365. orr.
Bigarren heriotzak zaildu egiten zuen lehena argitzea. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 98. orr.
Horiek bai zaildu zezaketen ibilera, atzerapenak sortu, bai eta beharbada almadia geldiarazi ere, gainditu ezineko oztoporen bat ur bidean ezarriz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 391. orr.
Ur lasterra bortxaz eta jauzika zihoan aitzina, uharra irudi, ibaia gurutzatzea erabat zailduz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 193. orr.
Esan dezakegu gustuaren estandarraren bilaketa nahastu eta zaildu egiten dela Humeren lanean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 240. orr.
Etsi genuenean, gauzak ez zailtzeagatik, istripua isilpean gordetzea erabaki genuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 287. orr.
are gehiago zaildu (6); asko zaildu (17); asko zaildu zuen (6); bidea zaildu (4); dezente zaildu (5); egoera zaildu (5); gauzak zaildu (8); gehiago zaildu (10); gehiago zaildu zuen (3); gizon zaildu (3); izugarri zaildu (3); lana zaildu (8); nabarmen zaildu (3); sailkapena zaildu (3)
zaildu bat (5); zaildu batek (3); zaildu da (4); zaildu du (3); zaildu dute (8); zaildu zaio (3); zaildu zen (4); zaildu zion (4); zaildu zuen (14); zaildu zuten (4)
gizon zaildua (5); zaildua da (5); zaildua dela (3); zaildua zen (3)
soldadu zailduak (3); zailduak denak (3); zailduak dira (3)
asko zailduko (6); gehiago zailduko (4); zailduko du (6)
zailduta dago (4)
aurkariaren lana zailtzeko (3); gauzak zailtzeko (3); lana zailtzeko (6)
asko zailtzen (19); asko zailtzen da (3); asko zailtzen du (9); gauzak zailtzen (3); gehiago zailtzen (3); gorputza zailtzen (5); horrek asko zailtzen (6); lana zailtzen (8)
zailtzen da (5); zailtzen du (26); zailtzen dute (6); zailtzen saiatu (4)