Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kantinplora urez eta zahatoa ardoz bete eta bidean jateko zerbait erosi ondoren, [...]. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 81. orr.
Abiatu aurretik, zahatoa eskaini nion eta hurrupa bana egin genuen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 51. orr.
Neska zahatotik edaten hasi da dzanga-dzanga. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 223. orr.
Tragua jo zuen, Jabiri zahatoa pasatu, eskuak igurtzi zituen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 33. orr.
Mutilak ez zuen jatekorik onartu, baina trago handia eman zion eskuetaratu zioten zahatoari. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 28. orr.
Emaztea lurrera erori da, atorra azpiko zahatoari ardoa dariola, odola balitz bezala. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 52. orr.
Zahatoko ura ahitu zitzaionean, zuhaixka baten azpian utzi zuen haurra. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 56. orr.
Abrahamek, goizean goiz jaiki, ogia eta zahato bat ur hartu eta Agarri ezarri zizkion bizkarrean. Elizen arteko biblia Has 21,14
Ardo zahato eta zahagiak. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 225. orr.