Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zahartzea omen, Trotskyren ustetan, gizakiak gutxien espero duen kontua. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 64. orr.
Zahartzearen kontrako Kongresuan eman dute ikerketa horren berri. Berria - Gaiak 2004-11-09
Zahartzearen hondatze progresiboaren aztarnak modu naturalean, espanturik gabe ageri dira hemen. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 9. orr.
Zahartzeak ez dit oroimena erabat kendu. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 11. orr.
Nekeak, estresak eta zahartzeak galarazi egiten dute loaldian azala behar bezala garbitu eta zaharberritzea. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 45. orr.
Zer da zahartzea pertsonaren garapen oso eta etsigarria besterik? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 124. orr.
Hori ere zahartzearen seinalea duk. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 211. orr.
Gizartearen zahartzeak eta emakumeak lan merkatura jo izanak «kinka larrian» utzi dute orain arteko eskema. Berria - Harian 2005-12-24
Kanpotik zailtasunak eta eragozpenak izan ditzakeen langintza, ohituraren nekeari eta denboraren zahartzeari loturik dagoena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 24. orr.
Jendearen zahartze biologikoaren ondorioak geldiarazteko. Berria - Kultura 2004-06-05
Zibilizazio Helenikoaren beheraldian, beren gizartearen gainbehera "zahartze kosmikoak" eragina zela zioten idazleek, pagano eta kristauek. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 430. orr.
Lehenengo bidaiatik itzultzean ere zahartze-prozesuaren bizkortze bat jasaten zuen subjektuak. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 82. orr.
Zahartze egoera demografikoan bagaude, garapen ekonomiko iraunkorrik ez da posible. Berria - Euskal Herria 2004-10-17
Euskal Herriko zahartze indizea (130,0) Europako Batasuneko (EB) estatu guztietakoa baino handiagoa da: Espainia (102,7), Frantzia (81,1), Irlanda (50,4)... Berria - Harian 2006-04-08