Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zahartxo 1 izond/iz adkor zaharra.

Jendea, lurrean eserita dagoen gizon zahartxo baten inguruan dago.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 39. orr.

Santua Marsiko gotzainaren jauregian zegoela, emakume zahartxo bat etorri zitzaion limosna eske.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 334. orr.

Doña Pitusa andre zahartxo txiki bat zen, sudur-kakoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.

Berehala oihala lepotik askatu eta pobre zahartxo hari eman zion, nahiz eta ez zuen berea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 334. orr.

Bere gelara joanda, zorro zahartxo bat ekarri zuen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 76. orr.

Tartean baziren lauzpabost lokomotora zahartxo polit ere, guztiak turuta zorrotza jotzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 36. orr.

Ahizpa biak zahartxoak ziren.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 52. orr.

Ni baino zahartxoagoa zen eta gaztelania ikasten ari zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 22. orr.

2 (izen gisa)

Horregatik gustatzen zaie horrenbeste zahartxoei, bizitza ia agortu zaienei, hitz egitea, kontatzea, esatea.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 133. orr.

Biloba biologikoek nahikoa entretenitzen baitituzte zahartxoak.  Berria - Gaiak   2006-01-10

Zahartxoenek ez baitute nahi gazteagoak agertzerik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 56. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus