Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zahartuxe izond zahartu samarra.
Nik hogeita bost urte bakarrik nituen eta zahartuxeak iruditu zitzaizkidan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 185. orr.
Aita Sainduak, nahi zituen haren bilo zuriak ohoratu, "troppo vecchio" zahartuxea bazirudien ere. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 26. orr.
Txitxikovek gaingiroki aztertu zuen gela begirada arin batez: marradun paper zahartuxea hormetan; hainbat margolan, txori desberdinen irudiekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.