Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zahartu, zahar(tu), zahartzen 1 da/du ad zahar bihurtu; zahar itxura hartu edo eman. (pertsonak)

Ez zara handitzen, zahartu egiten zara.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 7. orr.

«Bizitzan makilakada asko jaso dituenaren eleberria da» esan zuen, «erbesteak zahartu duenaren lana».  Berria - Kultura   2006-03-31

Uste dut praka luzeegiek zahartu egiten dutela apur bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 454. orr.

Bahiketak aldez aurretik zahartu zuen, hondatu, Arruti cabrón irás al paredón oihukatzen zuten langileek kalean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.

Zimurrez beterik zeukan Ninik aurpegia, eta arrosa-antza: oihalik finenak bezala zahartzen zen, zeta fin eta antzinakoen antzera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.

-Zahartzen hasia haiz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 78. orr.

Ikusten al didak zahartzen ari naizen seinalerik, ala zer?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 108. orr.

Pixkanaka zahartzen gaituk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 211. orr.

Azkar ari zen zahartzen Konrad.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 68. orr.

-Duela gutxi ikusi nuen; ikaragarri gaizki zahartu da.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 136. orr.

-Hara, seme, ni zahartua nagok, hezurrak gero eta minberago ditiat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 43. orr.

Helduak zahartu... eta zaharrak hil!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 130. orr.

Sinetsi egin zuen bere emazteak zahartu gabe, beti gazte eutsiko ziola denboraren tirainari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 112. orr.

Zahartu gabe ezin bizi, diotenez, eta zahartuta ere nekez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 124. orr.

Hamar-hamabi urtetan ikaragarri zahartua zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 280. orr.

Ama zahartua zuen, eta biak bakarrik bizi ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 114. orr.

Gau hartan, ordea, zahartuta ikusi nuen neure burua.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 70. orr.

Zaharra nintzelako eta zaharturik nengoelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 448. orr.

Nekaturik eta zaharturik, existitzen segitzen zuten, gogoz kontra, hiltzeko ahulegiak zirelako.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 220. orr.

Umetan zer izan garen, horixe gara, neurri handi batean, zahartzean.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 144. orr.

Gazte goizegi zahartuak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 195. orr.

Bada beste natur ziklo bat, oso bestelakoa, ezin dena baztertu, hau da, giza belaunaldiaren zikloa jaio, hazi, ugaldu, zahartu eta hiltzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 324. orr.

Biztanleria zahartuz doan honetan, gero eta ahalegin handiagoa egiten du medikuntzak heriotza atzeratzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 241. orr.

2 (bestelakoak)

Zerk zahartu dizu aurpegia horrela?  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 103. orr.

Ontzi bat zahartzen denean, puskatan eman, eta su ematen zaio.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 129. orr.

Konponketa bat nork egin, nork taxutu, nork igeltsuztatu ez duenean, sekulako abiadan zahartzen da makina.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 98. orr.

"Erromeria" hitza bera zahartu egin da.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 55. orr.

Misioa zahartu egiten da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 60. orr.

Eskuak, zainak hazita, bereziki zahartuta zituen eta etengabe dardaran.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 65. orr.

New Yorkeko beste maritxu bat besterik ez zela, zahartzen ari zen maritxu bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

Gero, gorputza zahartzen zaiguk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 211. orr.

Gero, bat-batean arima hasten zaiguk zahartzen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 211. orr.

Zahartu, ordea, arras modu diferentean zahartzen dira teknologiok.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 92. orr.

Wilderen idazlanak zahartu badira ere, zeren-eta klasikoak bihurtuko lituzketen unibertsalitate ezaugarriak falta baitituzte, bizirik diraute.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 72. orr.

Orain ardoa zahartua zegok.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 102. orr.

Zaharturik ere fruitu emango du, mardul eta heze iraungo beti.  Elizen arteko biblia   Sal 92,15

3 (era burutua izenondo gisa)

Ameskeria lausoetan murgilduko nintzateke, tirano zahartu bat bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 83. orr.

Espaloietan pauso geldi-geldian doazen erretiratu zahartuak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 211. orr.

Ez izan lotsa buru gutxikoa eta zentzugabea edo lizunkerian dabilen agure zahartua zentzatzeaz.  Elizen arteko biblia   Si 42,8

Dyane 6 zahartu eta herdoildu bat, bultzaka erabili beharrekoa dirudien karraka zaharra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 174. orr.

Zenbat oin, zenbat oinatz, zenbat oinaze, utzi ote dute grabatua bide zahartuotan?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 111. orr.

Gero eta jende gehiago bizi da eraikin zahartuetan, gizarte erakundeen arabera.  Berria - Harian   2005-08-31

Eguterako ardiborda itzalduak, udal mintegi antzutuak, belasoro zahartuak, barruti zakarrak hartuak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 16. orr.

Jantzi zahartuak eta higatuak darabiltza, baina atorra itsutzeraino zuria du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 67. orr.

Azido fosforikoak berebiziko garrantzia zuen karbohidrato zahartuak berritzeko orduan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, izenaren izenondo gisa)

Haren masail gorri-gorrituak, haren barrexka lotsatua haur zahartu aurpegian.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 31. orr.

5 (era burutua izen gisa)

Txakurraren zahartua bapatekoa iruditzen zitzaidan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus