Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zahartasun 1 iz zaharra denaren nolakotasuna; zahartzaroa.

Halako zahartasun berealdikoa atzeman zien Txitxikovek zurezko eraikuntza haiei guztiei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.

Zaharrak dira erdiguneko hizkeretan izandu, egondu, ibildu, bizitu, jakindu, ateratu tankerako partizipioak, eta begirunez begiratuko nieke zahartasun eta zabaltasun hori aintzakotzat hartuta.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 200. orr.

Digitalizatzeko garaian aldizkariaren egoera edo zahartasuna kontuan izateaz gain, «eduki aldetik eta ikuspuntu literariotik aberatsak direnak» lehenetsi dituzte.  Berria - Kultura   2004-10-20

Diskurtso-mota ezberdin hauetako bakoitzaren hedapena, bakoitzari aitorturiko ospea, bere zahartasunari (edo aitzitik berria izateari) dagokion balioespena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 182. orr.

Egoera horretan, neskatoen gaztetasuna eta agurearen zahartasuna aurrez aurre daude, eta neskatoen betiko loa dirudienak hurbil duen heriotza iradokiko dio Egutxiri.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 14. orr.

Amaren espirituak ez zekien zahartzen eta ez zuen inoiz ezagutu zahartasuna, honetan baitatza: zoko batean gelditzea kuxkurturik, iraganaren gainbehera deitoratzen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 213. orr.

Gaztetasunaren iturriaren bila, gaztetasuna aurkitu beharrean zahartasuna eta heriotza baizik aurkitu ez zituela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 537. orr.

Zertaratua da frantses gizartea? Non da zahartasunari zor zaion errespetua, hilei bereziki zor zaiotena?  Herria   2003-09-04

Jakobek lausotuak zituen begiak, zahartasunez, eta ez zuen ia ikusten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 131. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Baita aspaldidanik oso landua zegoen Egiptoko lurraldea ere, hango zibilizazioa iritsia zelarik zahartasun-puntu batera, non ez baitzen gai auzoko arrotzei atzera eusteko beste baten zerbitzuak erabili gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 235. orr.

· Edozein giza arima edo giza erakunderentzat hilezkortasuna mundu honetan martirioa litzateke, baita ez balitz gorputz- edo gogo-zahartasunarekin batera joango ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.

3 ipar enplegu eta kargu batean igaro den denbora.

Zuzendaritzak dio Bonnet-Nevé lantegiaren sektoreko lan konbenioa duela aplikatzen eta, bana beste, langilek 9900 libera irabazten dutela zahartasuna kontutan hartuz.  Herria   2001-05-24

Lan zahartasunik pagatu gabe eta hamahirugarren hilabetea berantago pagatuz.  Herria   2005-02-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus