Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pasadan ohartu zen gizonaren ilajean xerlo horiak bazeudela, tindagaiaren hondakina, agian, zaharreriaren seinale behin-betikoa, agian, antzinakoa den bolian bezala, zeina iluntzen eta pitzatzen hasten baita. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 161. orr.
Luzamenez luzamen, ez du iduri bere Xilerat itzulirik ere han jujatzeko bezperan dagoenik, zeren, beti, estakuruak kausitzen diozkate, batean zaharrerian eroria dela eta beste holako zerbait, beraz ez ditakeela holako gizon bat gehiago juja. Herria 2004-09-16
Zaharreria nagusitu da hemengo fraileetan; akitu dira. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 110. orr.
Gorra eta zaharreriak joa behar du egon, ez zuen burutik sano ematen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 108. orr.
Haien argitalpena hogeita lau orduz geroratuz gero, zaharreriak jotzen ditu, eta zaharreriarekin batean heriotzak, hots, albiste izaeraren galerak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 123. orr.
Zaharreria buruxuriduna, elizan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 148. orr.