Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zaharmina eta unadura eta atsekabea behar zituen horretarako [...] eta orduan erruz jaso zuen emakumeen errukia, eta bere artean imajinatu zuen nola goxatu eta errukituko zuten haiek. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 164. orr.
Pentsatzen saiatu zen sexuaren ze hedadura eta sakonera ezagutu zuen bere hirurogeita zazpi urteetan, eta orduan pentsamendu hura bere zaharminaren adierazgarri zela iruditu zitzaion. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 86. orr.
Agure haiek zaharminak jota zeudelako eta neskatoa sakonki lokarrarazi zutelako, beraz. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 58. orr.
Etxe hartara hurbiltzen ziren agure errukarrien zaharmin higuingarriak urte gutxi barru hertsatuko zuen Egutxi ere. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 52. orr.