Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zaharkitu, zaharki(tu), zaharkitzen 1 da/du ad berriagoren batek baztertu duelako erabilerarik gabe gelditu.

Gaizki eginak zirelakoan edo ez behar den bezala zainduak zaharkitu dira laster.  Herria   2004-07-01

Ezin esan haren prosa zaharkitu ez denik, ezin ukatu literaturaren historian leku eskaxa aitortzen zaiola.  Berria - Harian   2005-03-24

Arriagaren ondarea zaharkitu ez den seinale.  Berria - Kultura   2006-01-20

Eskaeretako batzuk denboraren joanarekin zaharkitu egin baziren ere, baldintza gehienen oinarrian subiranotasun aitortzaren exijentzia zegoenez, 1996ra arte indarrean eduki zuen proposamena ezker abertzaleak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Hitz zaharkituentzat edo zaharkitzeko bidean direnentzat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 264. orr.

Celia Cruz eta Tito Puente ez zirenen abestiak entzuten ziren, ez nuen bat ere ezagutzen, zaharkituta nengoen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

Lizunduta zegoen diskurtsoa berritu du buruzagi zapatistak, zaharkituta zegoen kodea gaztetu eta lozorroan zeuden hartzaileak iratzarri egin ditu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 55. orr.

Informazioen, irudien eta kapitalen mugikortasunak, komunikazioen iraultzari esker izugarria bihurtu baita, zaharkituta utzi ditu, kasu askotan, mugaren edo lurraldearen ideiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Geroztik, ordea, lege horien azalpen neurologikoa erabat gaindituta eta zaharkituta geratu delarik, galdua dute beren behinolako ospea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 70. orr.

Zaharkituriko panpina sentitzen zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 90. orr.

Biologiako liburu batzuk, ordurako zaharkituak, bere osaba Iturriozek eman zizkion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.

Desesperamendua irakur zitekeen haien begitarte goizegi zaharkituetan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.

2 irud/hed

Gure amak, egia esan, 51 urte besterik ez du. Baina zaharkituta dago erabat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 59. orr.

Aitaren babesik gabe, gaixotasunak eta etsipenak zaharkitutako ama kexatiaren arduratik urrun, nerabetasunak munduaren argiak erakutsi bezain azkar gau-klubetako argi koloretsuak aukeratu zituen Ruthek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Plastikozko ontziak eta etxeetan beharrezkoak ez ziren mila gauza zaharkitu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

Nik ere badakit aparatu zaharkitu eta maiztuokin ez duzuela ezer baliozkorik lortuko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 80. orr.

Xarma bereziko etxalde zaharkitu eta erdi erori batetik.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 89. orr.

Harri eta zurezko kai zaharkitua eta inguruko tegi arrailatu zenbait.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 92. orr.

New Yorkekoa, metro zikin, zaharkitu eta zaratatsua da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 145. orr.

Tabako zaharkituak ohi duen usain lizuna nagusitu zitzaien txerri-jan egosiarenari eta estoldetako kiratsarenari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.

Mendebaldeko tankeran administratzaile eraginkor izatera behartu nahi izan zuen noblezia zaharkitua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 84. orr.

"Latindar Inperioaren" eraikin zaharkitua behera erori zen Konstantinoplan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.

Ohiko kode zaharkituegiak maneiatu zituztelako.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 87. orr.

Oso zubi alemaniarra da, nolabait esatearren: altzairuzkoa, x formako trentzaduraz betea, graffitiz estalia, itxura zaharkitua duena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 96. orr.

Estilo zaharkitua eta esaldi hanpatuak erabiltzen zituen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

Izan ere, idazle batek hitz "zaharkituekin" duen jarrera haren trebetasun literarioaren neurri zuzena da, beste edozeinen parekoa, obraren funtsa salbu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 264. orr.

Ikusita nolako apainkeria zaharkituarekin adierazten zituen esaldiak, [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

Apaizek ere bedeinkatuko luketen ikasbide eta guzti ematen saiatu naiz, beti ere hemen asko estimatzen duten zaharkitu itxura emanez idatzitakoari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 239. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus