Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zaharkin (orobat zaharki) 1 iz antzinako altzari edo objektua.

Autografo eta eskuizkribu bildumak egiten zituen, zaharkinak erosten zituen, xake klubetako kide zen, eta gourmet eta Don Juantzat jotzen zuen bere burua.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 92. orr.

Bagdadeko Museotik ostutako 15.000 zaharkinen arrastorik gabe jarraitzen dute.  Berria - Kultura   2004-06-02

Itxura guztien arabera, bizitza osoa eman dute lantokiko biltegitik irten gabe, enkanterako gauza, traste, altzari, arropa eta era guztietako zaharkin artean.  Berria - Kultura   2004-10-24

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ederki asmatua zuten lekua, zaharkin-saltzaile zeken haiek, ametsetako karrika hartan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 404. orr.

Horretan XVII. mendeko italiar altzari bat begiztatu nuen zaharkin denda batean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.

Laukia bera ez da arrunta, zaharkin dendara konpontzera ekartzen dizkidatenen antzekoa.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.

Ez da hau bi erakunde horien arteko elkarlanaren ondorioz eratzen den aurreneko zaharkin erakusketa.  Berria - Kultura   2004-08-29

3 gauza zaharra.

Memoriaren gordailuetan aurkitzen ditugun zaharkinek ez digute gutiziarik pizten askori.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 52. orr.

Bidaikidearekiko amodioa dagoeneko zaharkin bat dela sumatzea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 65. orr.

Kalte handia egin zion Ingalaterrako egonaldiak [...] hegoaldeko paisaje eguzkitsuetatik atera eta "ingeles herri goibeltsu" batean utzi baitzuten, bakarrik, iparreko lainoetan, zaharkinen artean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 10. orr.

4 (izenondo gisa)

"Talmúd Thorà"ko -Legearen Eskolako- soinketa-gelan biltzen ginen, izen harro hori ematen baitzitzaion juduen oinarrizko eskola zaharkinari.· Bazirudien aspaldiko garaiak berriz etorriak zirela, itsasontzia bere kaskarrean, bere zaharkinean, plazer-emaile bihurtu baitzen berriro ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zaharkin denda (4)

udako zaharki erakusketa (3); zaharki feria (29); zaharki merkatu (3); zaharki merkatua (16)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus