Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zaharkeria iz gauza zahar gaitzesgarria.

Ez zekiat zer harreman dagoen hire musika ustez moderno horren eta nire "zaharkeriaren" artean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 40. orr.

Euskara zaharkeria bat baizik ez zela, gaurko gizarte modernoan ez zuela tokirik merezi.  Herria   2003-09-11

Aitaren gurasoentzat euskaraz mintzatzea zaharkeria zen.  Berria - Kultura   2004-12-29

Zaharkeria triste hura, arrantzaleak uretan igerian egonean, pneumatiko beltz handien gainean lotutako oholetan eserita, ilunabarra, jendea... horra zergatik dei egiten dien oroz gainetik unibertsitateko bere lagun intelektualei, abertzale intelektualei bereziki, ez daitezen izan, ongi ulertu badugu, ez zaharkeriaren morroi, ez indarkeriaren beretter.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 161. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus