Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaurdanik ez duzu zeure burua nehoiz ere zigorrez zafratuko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 399. orr.
-Makilaz zafra nazaten, berdin? Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 35. orr.
Joantto bat-batean itzuli zen zaharo batek zafratu balu bezala. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 29. orr.
Ukabil batek bezala zafratu ninduen inguruko isiltasunak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.
Haien bihotz gogorrak berrehun makil ukaldiz zafratu zuen Borddel-en bizkar dohakabea. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 54. orr.
Aurpegia zafratua nuen hainbat tokitan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.
Norbait ederki zafratu bide zuten haien guzien aitorrarazteko... Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 49. orr.
Ezpata altxatu eta indar guztiz zafratu nuen atea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 191. orr.
Beraz, Harry Harrison [...] gizartea zafratzen zuen terrorismoaren aurkako borrokalaria, traidorea zen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 116. orr.
Turkian, emazteen zuzenen alde manifestatzen zuten 63 lagun zafratu ditu poliziak. Herria 2005-03-10
Hori Gonzalez bati esker parte, hau usatua baita pilotaren zafratzen, ez perekatzen. Herria 2004-06-03
Bi gibelekoek zafratu dute pilota gogotik, Larrecheak ere bai eta publikoa nasai eta indarrean zuten txalotzeko. Herria 2003-06-19
Minutu bat gabe argiak begi gainean zafratu du berriz. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 14. orr.
Goizuetarrak zafratu du Etxarri Aranatz-ekoa 5 sake eta 5 dejadarekin. Herria 2005-04-21
Berriz erranen dizut Magaliren uzteak azkarki zafraturik ezarria ninduela. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 160. orr.
Min sor batek hartu ninduen, nire gorputz zafratuak bidaltzen zidana baino sakonago eta eramangaitzagoa zen min batek. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 168. orr.
Kristina, bederen [...] deus guti larritu zuen nire bisaia zafratuak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.
Alde zafratuan zanpatu zuenean, oihu egin nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.
Gure herri zafratu honetan, zabor intelektual hutsa den psikoanalisia oraindik zientzia gisa (--?!) aurkeztu nahi izan da. Berria - Harian 2006-05-06
Zorioneko hitza moldatu zuen, letra gero eta handiagoaz, bere paper zafratuan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 67. orr.
Kalean, aire freskoak begitartea zafratu zuen, eta bizkortu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 213. orr.
Gailurretik eta haranetik datozen haize bolada leunak nahasirik heltzen zaizkie tarteka eta aurpegia eta ilea zafratzen dizkiete. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 54. orr.
Haizeak zafraturiko kale horietatik joango naiz, ilargiaren argitan. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 10. orr.
Urriko euriak etxearen horma grisak errukirik gabe zafratu eta haizeak leihoak dardaraz jarri zituen batean. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 25. orr.
Patiora irten zirenean, iluntasun hezeak eztiki baina epel eta gogor zafratu zizkien begiak eta aurpegia. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 93. orr.
Bainan noiz zirimolak zafratzen duen, pottokak arkaitz tartetan gerizatzen. Herria 2004-05-06