Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskailerapeko barrika erdia hustu eta inoizko zafraldirik bortitzena eman zion gau hartan gizonak emaztekiari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 186. orr.
Hura zen, hura, zafraldia, sor-seinale txar harengatik bildu zuena. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 155. orr.
Sudurretik odoloa zerion eta zafraldi latz baten marka zuen kopetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 374. orr.
Gero, Indotxinako gerla hasi zuen, Vietnam, Laos eta Kanbodiako nazioen aurka: oroitzeko zafraldia jasan baitzuen orduan, Dien-Bien-Phu-ko setioan. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 76. orr.
Roldán-en armadak sekulako zafraldia jasan zuen egun hartan euskaldunen gandik. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 212. orr.
Igandeko hauteskundeetan eskuinak jaso zafraldiaren ondotik, Nicolas Sarkozy Ekonomia ministroak bazterrak lasaitu nahi izan zituen atzo. Berria - Ekonomia 2004-06-16
Partida hasieran ikusi beharra zen Parisek Baionari zafraldia emanen zion ala Baionak buru eginen zuen. Berria - Kirola 2004-02-11
Pauek eta Baionak, aldiz, sekulako zafraldia bildu dute, Pauetarrek Tolosarren kontra eta Baionesek Paristarren kontra. Herria 2004-12-30
Errugbia: Zer zafraldia! 45 eta 6. Herria 2004-12-02
Gestapoko komisarioak sekulako azote zafraldia emaiten daut. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 117. orr.
Aurreko gauean emazte ohiak eman zidan hitzezko zafraldiaren ostean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 136. orr.
Denbora guztian euria jauts-ahala ariøøø eta haize basaren zafraldiak hezurretan barna sartzen zitzaizkidan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 11. orr.
Segur, galernaren zafraldi batzu jasan behar ukan ditu bainan araberan gutiago. Herria 2002-11-21
Kanpoko euri zafraldier nagusitu baita barnean zen iguzki edo elkartasunaren sua... Herria 2004-05-20
zafraldi bat ona (3); zafraldi eder bat (4)
gaitzeko zafraldia (3); sekulako zafraldia (3); zafraldia hartu (3); zafraldia jasan (3); zer zafraldia (4)