Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zaflatu, zafla(tu), zaflatzen du ad jo.
Mahoma profetaren bilobaren martirioa itxuratzearren, euren gorpuak azoteekin zaflatuta edo buruak ezpatekin jota ibili ziren Kerbalako kaleetan. Berria - Mundua 2006-02-10
Haizeak zaflatua zidan aurpegia beroak hartu dit. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 68. orr.
Goizeko freskurak zaflatu nau, baina berotzen hasi naiz emeki emeki eta laster gogoratu zait Sahagúnerainoko bide luzeak dukeen terrenta. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 138. orr.
Borobil perfektuan landatu harriak zaflatzen zituzten euriak oraino eta haize oldeak beti. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 110. orr.