Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mota guztietako harribitxiz apaindua, kornalina, topazio eta beriloz, krisolito, onize eta jaspez, zafiro, errubi eta esmeraldaz apaindua. Elizen arteko biblia Ez 28,13
Korala baino gorriztago haien gorputzak, zafiroa bezain urdin haien zainak. Elizen arteko biblia Nk 4,7
Turkesatik zafirorainoko urdinaren ñabardura guztiak dauzka zeruak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 118. orr.
Harritzeko moduko begi urdinak zituen, zafiro zurbilak bezalakoak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 232. orr.
Fruitu miresgarri haietako batzuk hartu zituen, izan ere errubiak, esmeraldak eta zafiro koloretsuak baitziren. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 213. orr.
Bildumako diskorik zaharrena da, Pathé disko bat, zafirozko orratzerakoa. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 54. orr.
Howard Hughesek oparitu zion diamantezko eta zafirozko bitxi bat 16.500 eurora irits daiteke. Berria - Kultura 2004-06-10
Jaspezko oinarri gainean eraikiko zaitut, zafirozko zimendu gainean ezarriko. Elizen arteko biblia Is 54,11
Haren bularra marfilez landua, zafiroz estalia. Elizen arteko biblia Kt 5,14
Oinazpian zafirozko solairua bezalakoa zuen, zeru-sabaia bezain gardena. Elizen arteko biblia Ir 24,10
Beraren harkaitzak zafiro-toki dira, beraren hautsetan urrea aurkitzen da. Elizen arteko biblia Jb 28,6
Teilatuez eta tximiniez haraindi, zeru urdina ikus zitekeen, zafiro-kolorekoa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 62. orr.
Han, sabaiaren gainean, tronu-itxurako zerbait ikusi nuen, zafiro harriaren antzekoa, eta tronu-itxurakoaren gainetik, goren-gorenean, gizaki-antzeko irudia. Elizen arteko biblia Ez 1,26
Kerubinen buru gainean zegoen sabaiaren gainean, tronu-itxurako zerbait ikusi nuen, zafiro harriaren antzekoa. Elizen arteko biblia Ez 10,1