Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Suari indartsu haize emanez metalari zaborra kentzen zaio. Elizen arteko biblia Jr 6,29
Lokatza biltzen zen bertan eta gainean euliak ibiltzen ziren hegaldaka, bazterretan zaborrak pilatzen ziren bitartean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 174. orr.
Erandion bizi zela; maiz inguru haietan ibiltzen zela, txatarra eta zaborra biltzen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 165. orr.
Zaborra erregai bihurtzeko gailua. Berria - Gaiak 2004-08-14
Zilarra kalera botako dute, urrea zabortzat hartuko. Elizen arteko biblia Ez 7,19
Lehen zilar ziren, orain zabor; lehen ardo on, orain urardo. Elizen arteko biblia Is 1,22
Nola errota azkarrak aitaren batean bihurtzen baititu aleak irin, halaxe bihurtuko zituen berak diru hondakin eta zabor guztiak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 468. orr.
Bizitza osoa zaborra biltzen eman nahi al duk itsasontzi zikin bateko sukaldean? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 42. orr.
Zaborraren kamioia brru brru joango da zuen aurrean astiro. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 433. orr.
Belaunetaraino zaborrean sartuta ontziak husten. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 433. orr.
Kristorengatik dena galdu dut eta dena zaborraren pareko jotzen dut, hura irabaztearren. Elizen arteko biblia Flp 3,8
Hondakinak ateratzeko sistema bat ere behar da, oxigenoak bere lana egin eta gero erabilgarri ez diren zaborrak tratatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 154. orr.
Zoaz zaborrak erretzen dituzten tokira eta ea zer ikusten duzun. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 80. orr.
Ezin digerituzko hondakinak, heste-paretetako zaborrak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.
Kendu egin zidan burdinazko pistola eta zaborretara botako zuela esan zuen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 40. orr.
Zaborretan ibiltzen zen Mohamed, jan zitekeena jaten zuen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 191. orr.
Zaborretan aurkitu dituzte dozenaka hautestontzi, milaka boto barruan zirela. Berria - Mundua 2006-02-16
9etan zaborra hartu -ohitura finkoak ditu- eta etxeko atean uzten du, eraman dezaten. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 88. orr.
Zaborrez beteriko espaloien gainean umeak katuka zebiltzan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 83. orr.
Ondorioz, zaborrentzako guneak sortzea ia ezinezkoa da. Berria - Euskal Herria 2004-03-30
Batek daki zer-nolako zaborrez eginiko edabe nazkagarri bat asmatzen du, [...]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 301. orr.
Badakizu jada ez dudala zabor hori sartzen eta... mesedez, utzi bakean! Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 10. orr.
Tipo honek zainetan zaborra baino zerbait gehiago zeukak! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 101. orr.
Hori ez zela beraientzako, berak zaborrak zirela, eta zabor bezala bizi behar zirela. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 138. orr.
Idatzi den gehien-gehiena zaborra da. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 35. orr.
Informazio ona lortzeko, egokiena bilaketa estrategia bat prestatzea da (bestela zabor gehiegi aterako zaizu). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 342. orr.
Gizateriaren zaborra dira. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 46. orr.
Eskola hori zabor hutsa izan da nire Aritmomantziako eskolaren aldean! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 94. orr.
Zabor intelektual hori apezño berriek serio hartzen dutenean, arrisku bilakatu daiteke. Berria - Harian 2006-05-06
Zaborrik baztertuena ere birzikla dezakeen artea baita literatura. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 11. orr.
Jakingo balu berorrek zein garrantzitsua den guretzat, mundu magikoan maila beherenean, esklabo bihurturiko zaborra garenontzat! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 151. orr.
Nork eta zabor-fardel horrek eman behar zizkion lezioak, arraioa! «Bizia lo», 2003 - 90. orr.
Zabor errearen, liburu umelen edo ur ustelduen usaina sentitzen da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 66. orr.
Zabor nazkagarri bihurtu gaituzu beste herrien artean. Elizen arteko biblia Nk 3,45
Agian, emakume miresgarria izatera iritsiko duk, edo beharbada zabor huts bihurtuko ditek, bai, seguraski zabor huts bihurtuko ditek! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 140. orr.
Bai fast food moduko zabor sasi-jangarriak, baita delicatessen plegukoak ere. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 53. orr.
Zabor nuklearra garraiatzen duten trenen aurkako protestak dolu ekitaldi bilakatu ziren atzo. Berria - Gaiak 2004-11-09
Bere izena argiz blaitu nahi duen edozein lastargirentzat aproposa den zabor erregaia. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 20. orr.
Azken zabor kamioiak lana amaitzen ari dira. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 346. orr.
"Turgeniev"en aurrean, bidearen bestaldean, zelai muttur bat dago, bizpahiru zume negartik babesten duten oasi bat zabor kontainerren artean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 247. orr.
Poltsa zabor-edukiontzi batean ezarri ondotik, isil-misilka itzuli ginen etxera. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 110. orr.
Planean zabor produkzioa gutxitzea aurreikusita dago. Berria - Euskal Herria 2004-03-30
Zabor-bilketako kamioien denborak eta kostuak arrazionalizatzeko. «Kuskue tanden», 2004 - 175. orr.
Zabor-poltsa gordetzen duen plastikozko ontzia. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 80. orr.
Zabor arrasto sakabanatuak. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 61. orr.
Zabor-pilo batean piztu den sute ziztrin bat baino ez. Horregatik bihurtu dituzu hiri-gotorrak zabor-pila. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 533. orr.
Zabor muino eta lautadak, zabor unibertsoa ia. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.
Kalearen bukaerara iritsita, nasaren ondoko zabor-txirrista grisaren gainean etzan zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 103. orr.
Zabor-itsaso bat ni irentsi beharrean zegoen eta, horrela gerta ez zedin, olatu ilunetan argi-une bat bilatzea nuen aterabide bakarra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 339. orr.
Zer eta legearen zerbitzari leial baten hitza, noren eta kazetari zabor-zaku batenaren aurka. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 278. orr.
Egungo "zabor jana" desagertu egingo da lehen mundu honetatik. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 93. orr.
Zabor-kontratuak, zabor-janaria: Ableei sua! Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 108. orr.
Draggaccik berak auzibide hauek 'zabor sumarioak' deitu zituen. Berria - Mundua 2006-03-01
Ttipi finagoa zen, zibilizatuagoa, zabor-solasaren etsai. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.
Zabor-jendeak ez bezala, andre-gizon gisakoek halako gider koipetsuei kontzen diete. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.
Gorroto zituen zabor-telebistaren saio haiek. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 113. orr.
Zabor lana askotan, baina ezin da ezertxo ere egin. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 106. orr.
-Presta hadi hire aitasaindu zabor hori sarri egonen den toki berera joateko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 289. orr.
Hiri honetan 13.000 tona zabor produzitzen dira egunero. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 137. orr.
Milaka tona zabor gure egunerokotasun txepelean. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 55. orr.
New Yorkek 12.000 tona inguru zabor sortzen ditu egunero. Berria - Gaiak 2004-07-25
Elurpean edo etxe hondatuetako zaborpean edo ur azpian itorik daudenak aurkitzeko ez da zakurra baino. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 47. orr.
Haien atzetik, zabor biltzaileek zakarrak botatzen zituzten artagabe hogei pausotik hogei pausora gelditzen ziren iraulki orga batzuetara. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.
Zabor biltzaile bakarti eta duin batek bost kilometro egin zituen trenbidearen ertzetik, ikatz zaku zimur bat eta parke zaindarien makila altzairu-puntaduna hartuta. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 114. orr.
Ondoren zabor-biltzaileen kamioia. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 13. orr.
Joan den igandean greba hasi zuten Udalarentzat lan egiten duen Ferroser enpresako kale garbitzaileek eta zabor biltzaileek. Berria - Euskal Herria 2004-03-20
Hernaniko zabor biltzaile gizagaixoari agindu zioten zaborrak biltzeko erabiltzen zuen gurdiarekin gorpuen bila joateko. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 20. orr.
Ioioren lehengusu Iñaki zabor-biltzaile dabil. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 107. orr.
etxeko zabor (4); kilo zabor (10); kilo zabor sortu (3); plastikozko zabor (3); sortutako zabor (3); tona zabor (16); tona zabor sortzen (4)
zabor artean (8); zabor artetik (3); zabor asko (3); zabor bilketa (3); zabor biltzaile (5); zabor biltzaileak (4); zabor biltzaileen (10); zabor biltzaileen greba (3)
zabor gehiago (7); zabor gehiegi (4); zabor gehien sortzen (3); zabor gutxiago (9); zabor gutxiago sortu (4); zabor gutxiago sortzeko (3); zabor guztia (4); zabor guztiak (4); zabor huts (3); zabor hutsa (5)
zabor jana (4); zabor kontratuak (9); zabor kopuru (3); zabor kopurua (3); zabor kopuruaren (3)
zabor ontzi (6); zabor ontziak (4); zabor ontzian (3); zabor organikoa (4); zabor pila (6); zabor poltsa (18); zabor poltsak (6); zabor produkzioa (6); zabor sortzen (8)
tonako zaborra (3); usaintzen zuen zaborra (3); zaborra baino (4); zaborra besterik (4); zaborra besterik ez (4); zaborra biltzea (3); zaborra biltzen (4); zaborra botatzera (3); zaborra da (3); zaborra ere (3); zaborra erretzeko (4); zaborra eta (10); zaborra jasotzeko (3); zaborra kudeatzeko (3); zaborra tratatzeko (10); zuen zaborra (6)
zaborraren arazoa (5); zaborraren bolumena (3); zaborraren kudeaketa (5)
zaborren edukiontzien (4); zaborren kudeaketa (3)
zaborretara bota (6); zaborretara botako (4); zaborretara botatzea (3); zaborretara botatzen (4)
zaborrez beteta (4)